Dublingo badia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dublingo badiaren kokapena Irlandako mapa batean.

Dublingo badia (ingelesez Dublin Bay eta irlanderaz Cuan Bhaile Átha Cliath) Irlandako ekialdeko kostaldean, Irlandako itsasoan itsasoratzen den ibai delta itxurako badia bat da.

Badiak zabaleraz ipar-hegoaldeko ardatzean 10 kilometro eta luzeraz Dublin hirirarte 7 kilometro ditu. Iparraldean Howth lurmuturretik hegoaldean dagoen Dún Laoghaire udalerriko Dalkey Point kokalekura hedatzen da. Artifizialki sortu zen Bull uhartea (North Bull Island) badiaren ipar-mendebaldeko ertzean kokatzen da, eta han Dollymount Strand izeneko 5 kilometro luze dituen hondartza bat du. Bertan mundu mailan ospetsua den ehiza hegazti erreserba bat dago.

Liffey eta Dodder ibaia bertan itsasoratzen dira, bai eta Tolka eta beste ibai txikiago batzuk ere. Dublin hiriguneak ia osoki badiaren hiru ertzak inguratzen ditu (iparraldekoa, mendebaldekoa eta hegoaldekoa), aldiz ekialdeko ertzan Irlandako itsasoa dagoelarik.

[aldatu] Iruditegia

Koordenatuak: 53°20′N 6°07′W / 53.333°N 6.117°W / 53.333; -6.117

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak