Dublingo metroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dublingo Metroa (Dublin Metro ingelesez eta Meitreo Baile Átha Cliath irlanderaz) oraindik proiektuan dagoen metro sarea da, Irlandako hiriburuan abiatuko dutena eta herrialde osoko lehendabizikoa izango dena.

2010ean martxan ipintzeko aurreikusi eta 2014rako guztiz amaituta espero dute. Bi linea edukiko duelakoan daude[1]: Mendebaldekoa (Metro West/An Meitreo Thiar) eta Iparraldekoa (Metro North/An Meitreo Thuaidh). Irlandak 2008tik aurrera bizi izandako krisialdi ekonomikoak eta gobernuak aurrekontuetan egindako murrizketek, metroaren zabaltze data berandutu lezakete.

Lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iparraldeko linea, edo Metro North, hamasei geltoki izango ditu[2] eta besteak beste, hiriaren erdigunea eta Dublingo aireportua elkartuko ditu. 18 kilometro izango ditu.
  • Mendebaldeko linea, edo Metro West, hogei geltoki izango ditu eta Fonthill eta Porterstown tren geltokiak batuko ditu. 25,5 kilometro izango ditu.

Aurrikuspena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010 - Mendebaldeko metroaren 1. fasea (Tallaght - Clondalkin).
  • 2011 - Mendebaldeko metroaren 2. fasea (Clondalkin - Lucan).
  • 2012 - Mendebaldeko metroaren 3. fasea (Lucan - Blanchardstown).
  • 2013 - Iparraldeko metroa.
  • 2014 - Mendebaldeko metroaren 4. fasea (Blanchardstown - Ballymun).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://transport21.ie/Maps/upload/Image/DrulinRailMapBG.jpg Transport21 webgunea.
  2. http://www.irishtimes.com/newspaper/breaking/2007/0705/breaking2.htm Irish Times egunkariko albistea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Irlandako Errepublika
Artikulu hau Irlandako Errepublikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.