Dusty Springfield
Mary O'Brien britainiar abeslaria izan zen (Londres, 1939 - Londres, 1999), Dusty Springfield izenaz ezagunagoa. 1960an Springfields taldea sortu zuen, folk eta country musikakoa. Arrakasta handiko single batzuk grabatu zituen, eta hiru urte geroago, bakarlari gisa hasi zen. I Only Wanna Be With You (1964) abestiarekin ingeles zerrendetako laugarren lekura iritsi zen; abestia zekarren diskoa, A Girl Called Dusty, urte horretan bertan argitaratu zen, eta Britainia Handiko hamar onenen artean sartu zen. 1965ean, Everything´s Coming Up Dusty argitaratu zuen, eta hurrengo urtean bere arrakastarik handiena lortu zuen, You Don't Have To Say You Love Me abestiarekin. 1967an The Look Of Love grabatu zuen, James Bonden film baterako (Casino Royale), eta 1969an bere beste klasikoetako bat argitaratu zuen, Son Of A Preacher Man. Beste lan batzuk: Golden Hits, Dusty ub Memphis; The Windmills Of Your Mind; Am I The Same Gir; What Have I Done To Deserve This; Whatever Would I Do (1995).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.