E bitamina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tokoferola

E bitamina gizakiak behar duen bitaminatako bat da. Tokoferol izenaz ere ezagutzen den bitamina honek, bere anti-oxidatzaile funtzioagatik, zahartzearen aurka eragiten du.

Liposolugarria eta termoegonkorra da.

Landareetan dago batez ere: hazietan (garia, soja, artoa...), frutu lehorretan, garagardo-legamian, landare-olioetan, e.a. Baita arrautz gorringoan ere.

Gomendaturiko dosia 15 mgr-koa da egunero helduengan.

Anti-oxidatzaile indartsua da eta erradikal aske kaltegarrien ekoizpena galarazten du.

Bitamina honen gabeziak animaliengan antzutasuna eragiten du. Gizakiarengan anemia eta gaitz neuro-muskularrak sortzen ditu.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak