Ecclesiastes
Wikipedia(e)tik
Ecclesiastes Bibliako liburua, bost megilloth-etako bat. Hamabi atal ditu. Etsipenezko filosofia aurkezten duenez, juduen kanonetik kanpo egon zen Jamniako sinodora arte (K.o. 90-100). Hebreeraz Koheleth izena du (batzarrean mintzo dena); grekoz, ecclesistes. Tradizioaren arabera, Salomonek idatzi zuen. Azken idatzaldia K. a. IV. mendean egin zen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.