Salomon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Salomon eta Sabako erregina

Salomon edo Jedidas (Itun Zaharrean aipatzen den lez) (K.a. ~970-931) Israelgo antzinateko erresumako hirugarren erregea izan zen, Daviden semea, eta erresuma txikiagotan banatu aurreko azkena (Judeako Erresuma barne). Errege honi buruzko berriak jatorri mitologikoa dute batik bat. Jerusalemgo tenpluaren eraikuntza egozten zaio eta antzinateko gizon jakintsu eta aberatsenetako bat omen zen. Bibliak lurrean sekula izan den gizonik jakintsuena dela aitortzen du. Salomoni bi idazlan egozten zaizkio Esaera zaharren liburua eta Kantarik ederrena.

Euskal mitologian, Ehiztari galduaren, edo horietako baten, izena.

Salomon Bibliaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristauen liburu sakratua dugu Salomoni buruzko iturri nagusietako bat Itun Zaharrak pertsonaia honi buruz dioena biltzen da ondoren.

Salomon David Israelgo erregearen eta Betsaberen bigarren semea izan zen. David, Salomonen aitak, Betsaberekin ezkontzearren honen aurreko senar Urias hitita gudara bidali zuen bertan hil zedin Betsabe alargun bihurtuz. Natan igarleak bere bekatuaren ordainetan Jainkoak Davidek bere lehen semea hil zezala agindu zuela esan zion erregeari. 2 Samuel 12:14; Jainkoaren arerioen blasfemia sustatu zenuen: lit. Jainkoaren etsaiak ikaragarri iraindu dituzu. Aste oso bat jan gabe eta otoitzean igaro ostean, Davidek bere semea hil zela jakin zuen eta Betsaberen atsekabea lausotu, laster izanen zen Betsabe berriz aurdun Salomon jaio zelarik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salomon Aldatu lotura Wikidatan