Edgar Rice Burroughs

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Edgar Rice Burroughs
Edgar Rice Burroughs
Datu pertsonalak
Izen osoa Edgar Rice Burroughs
Jaio 1875ko irailaren 1a
Chicago, Illinois
(Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 1950eko martxoaren 19a
Encino, Kalifornia
(Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lanak
Landutako testu-erak Eleberria, Ipuina, Zientzia-fikzioa.
Eraginak
Burroughsi eragindakoak Henry Rider Haggard, Rudyard Kipling, Jules Verne, Arthur Conan Doyle, Herbert George Wells, Edwin Lester Linden Arnold.
Burroughsek eragindakoak

Robert E. Howard, A. Merritt, Ray Bradbury, Robert A. Heinlein, Michael Moorcock, Lin Carter, Leigh Brackett, John Norman, Otis Adelbert Kline.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edgar Rice Burroughs (1875eko irailaren 1a1950eko martxoaren 19a) Ameriketako Estatu Batuetako idazlea izan zen, abentura nobela (oihana, zientzia-fikzioa, westerna) ondo asko landu zuena, eta ezaguna egin zuen, batez ere, Tarzan pertsonaia sortzeak. Horrek eman zion ospea. John Carter ere Burroughsen asmakizuna izan zen.

Chicagoko Harvard Schoolen aritu zen ikasle eta bertan Grezia eta Erromako mundu klasikoa ezagutu zuen. Abeltzain ibili zen gerora hainbat urtez; soldadu ere Ameriketako Estatu Batuetako zalditerian, eta halamoduzko zenbait lanetan. Aldi batean pulp deritzon literatur generoko lanak irakurri zituen sutsuki, eta hori izan zen itxura baten idazteko akuilua. Horrela 1912an, eta Normal Bean gaitzizena erabiliz "Under the Moons of Mars" aldiriko kontakizuna hasi zen ateratzen The All Story aldizkarian. Idazteari bete-betean ekin zion ordutik aurrera: urte bereko urrian Tarzan of the Apes eleberria kaleratu zuen, oihaneko heroia ezagutarazi zuena. Zientzia fikzioa ere lanerako eremu izan zuen, eta horren gainean Barsoom deritzon planetari buruzko seriea da ezaguna (berori Marte zitekeen); baita Amtor (Artizar) planetari buruzkoa ere.

Tarzanek erabateko arrakasta izan zuen argitaratu eta gutxira. Idazleak berak ondo maitu zuen zelan atera etekin haindiena pertsonaiari, eta komikietan eta zineman izan zezakeen erabilera egile eskubideei dagokienez loturik utzi zuen aldez aurretik. 1923an Burroghsek berak Edgar Rice Burroghs, Inc. enpresa sortu zuen eta bertatik ekin zion lanak inprimatze eta banatzeari.

Bigarren Mundu Gerran gerra-kazetaria izan zen, ia 70 urte bazituen ere. Gerra amaitutakoan, Encinora, Kaliforniara, joan zen bizitzen, eta bihotzekoak jota hil zen 1950ean.

Marteko krater batek Burroghs du izena, idazlearen omenez.



Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barsoom bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tarzan saila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pellucidar saila[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Artizar saila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Caspak saila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilargia saila[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Mucker saila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia fikziozko beste lan batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oihana kokaleku duten beste eleberri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Western eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberri historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestelako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Edgar Rice Burroughsi buruzko ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Richard A. Lupoff: Master of Adventure: The Worlds of Edgar Rice Burroughs
  • John Taliaferro: Tarzan Forever: The Life of Edgar Rice Burroughs, Creator of Tarzan


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edgar Rice Burroughs Aldatu lotura Wikidatan