Eduardo Frei Montalva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eduardo Frei Montalva.

Eduardo Frei Montalva (Santiago, Txile, 1911ko urtarrilaren 16a - Santiago, 1982ko urtarrilaren 22a) Txileko politikaria zen. Txileko lehendakaria izan zen 1964tik 1970era.

Biografia

Txileko Alderdi Kristau-demokrata sortu zuen 1957an, eta Errepublikako lehendakari hautatu zuten 1964an. Iraultza askatasunean bizitzea zen haren nahia.

Nekazaritza eraberritu eta lurrak banatzearen alde azaldu zelako, aurka jarri zitzaizkion eskuineko alderdiak; ezkertiarrak ere ez zituen aldeko izan, uste baitzuten Estatu Batuen jokoa onartzen zuela. Salvador Allende izan zen Freiren ondorengo lehendakaria.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eduardo Frei Montalva Aldatu lotura Wikidatan