Salvador Allende
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Salvador Allende Gossens | |
| Jaio | 1908ko ekainaren 26a | |
| Valparaiso (Txile) | ||
| Hil | 1973ko irailaren 11 | |
| Santiago (Txile) | ||
Salvador Allende Gossens (Valparaiso, 1908ko ekainaren 26a – Santiago, 1973ko irailaren 11) Txileko presidentea izan zen 1970eko urriaren 24tik 1973 arte. Munduko demokratikoki aukeratutako lehenengo presidente marxista izan zen. Allende familia euskal jatorrikoa zen.[1]
Medikuntzan graduatu zen 1933an Santiagon. 1938an, Osasun Ministro izendatu zuten Pedro Aguirreren gobernuan.
Senataria izan zen 1945etik 1969 arte. 1970eko azaroaren 3an presidente izendatu zuten, hauteskunde demokratikoak irabazi ondoren Unidad Popular alderdiarekin, alderdi sozialista, komunistak eta zentrokoak biltzen zituen koalizioa.
Salvadorren ideologikoki marxista zen, baian Txileren Sozialismorako Bidea aldarrikatzen zuen: Sozialismoaren ezarpena Txilen baina beti ere bide demokratikoekin. Bere agintaritzan hainbat fabrika handi nazionalizatu edo langileei eman zien, produkzioa izugarri handitu zen, osasuna hobetu egin zen eta langileen lan baldintzak sakonki hobetu ziren.
Plano internazionalean harremanak izan zituen SESB-rekin, baina bere politikarekin kritikoa izanik. Bestetik, Kubarekin harreman politiko estuak izan zituen, Fidel Castroren erregimenarekin hain zuzen ere.
1973ko irailaren 11n Augusto Pinochet jeneralak estatu-kolpea eman zuenean, La Moneda presidente-jauregia setiatu zuen: horren ondorioz, Allendek bere buruaz beste egin zuen egun hartan, ez baitzegoen prest estatu kolpearen aurrean damutzera. Pinochetek Nixon administrazioaren (Estatu Batuetako presidentea) eta CIAren laguntza zuzenak izan zituen herriaren nahia zapaltzeko.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Vial. 1-Allende, Fidel y el Che: destinos paralelos 18-19. orr.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Salvador Allenderen webgune monografikoa