Edward Tyson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tyson-en marrazkiak orangutan eta txinpatze baten arteko anatomia alderatuz.

Edward Tyson (1650 - 1708) anatomia konporatiboaren sortzaile izateagatik ezaguna den mediku eta zientzialari britainiarra izan zen.

Oxford-eko unibertsitatean egin zituen lehen ikasketak (bachelor of arts) 1670 arte eta doktoretza-tesia (MD) 1677an eskuratu zuen Cambridgeko unibertsitatean. 1684ean Londresko Bethlem Ospitaleko mediku eta buru izendatu zuten, Erresuma Batuko lehen ospitale psikiatrikoa. 1679an Royal Society-ko kide izendatu zuten.

1680an fozenidoak ugaztunak zirela argitu zuen eta 1698an txinpantze baten disekzioaren ostean Orang-Outang, sive Homo Sylvestris: or, the Anatomy of a Pygmie Compared with that of a Monkey, an Ape, and a Man argitaratu zuen. Bertan txinpanzeek gizakiekin tximuekin baino antza gehiago zutela ondorioztatu zuen, bereziki garunaren anatomia aztertzerakoan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Tyson Aldatu lotura Wikidatan