Egisto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Egisto greziar mitologiako pertsonaia bat da, Tiestes eta honen alaba Pelopiaren arteko intzestuko maitasunaren fruitua.

Jaiotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atreok, bere anaia Tiestes herbesteratu zuen. Atreo Tiestesen seme-alaben hiltzailea zen. Mendeku gosez, orakuluari galdetu zion, eta honek, mendekatzailea, bere alaba propioarekin izango zuen semean aurkituko zuela esan zion.

Gau batean, ixilpeka bortxatu zuen, eta desagertu egin zen, bortxaldian zehar, bere alabak bere ezpata kendu ziola konturatu gabe. Egisto jaio zenean, bere amak, lotsatuta zelaian bertan behera utzi zuen.

Beranduago, Atreo, Pelopiarekin ezkondu zen, nor zen jakin gabe, eta umearen bila hasteko agindu zuen. Azkenean, artzain batzuen etxean aurkitu zuten.

Mendekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atreok, berarekin eraman zuen umea eta bere semea balitz bezala hezi zuen. Delfosera Tiestesen bila bidali zuen hazi zenean, Atreoren ideia, Tiestes hiltzea baitzen. Egistok esandakoa bete zuen eta Tiestes ekarriz itzuli zen. Atreok, Tiestes hiltzeko agindua eman zuen. Baina Tiestesek, Egistok zeraman ezpata ikusi zuenean, ezpataren jatorriagatik galdetu zion, eta Egistok, bere amak eman ziola erantzun zuen. Tiestesek, Pelopia ekartzeko erregutu zuen, eta Egistoren jaiotzaren sekretua kontatu zion. Pelopiak, ezpata hartu eta bere burua hil zuen. Berriz ezpata hartuz, Egistok Atreo bilatu eta hil egin zuen. Ondoren, Egistok eta Tiestesek elkarrekin izan ziren Mizenaseko errege.

Erregea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Troiako Gerran zehar, Egisto, Grezian geratu zena, Klitemnestra, Agamenonen emaztea, liluratzen saiatu zen, hasieran, nahi zuen emaitzarik lortu gabe. Beranduago, Klitemnestrak baiezkoa eman zion, eta elkarrekin bizi izan ziren Agamenon itzuli zen arte. Hau itzuli zenean, gerra bukatu ondoren, modu adeikorrean hartu zuen eta oturuntza bat eskaini zion. Oturuntza honetan zehar, Klitemnestrak eta Egistok Agamenon hil zuten.

Hilketa honen ondoren, beste zazpi urtez izan zen Mizenaseko errege, Orestes, Agamenonen semearen esku hil aurretik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egisto Aldatu lotura Wikidatan