Edukira joan

Islamiar egutegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egutegi islamiarra» orritik birbideratua)

Islamiar egutegia, baita ere Hejira egutegia izenez ezaguna, (arabieraz: التقويم الهجري‎at-taqwīm al-hijrī, persieraz: تقویمهجري قمری‎taqwīm-e hejri-ye qamari) ilargi-egutegi bat da.

30 urteko zikloetan banatzen da, 360 ilargi-hilabete, ohitura sumertarrak jarraituz. Zikloko 30 urteak 354 eguneko 19 urtetan eta 355 eguneko 11etan banatzen dira. Egutegi honen jatorria Hejiraren hasiera da, gregoriotar egutegiko 622ko uztailaren 16a. Urtearen zenbakiaren ondoren H edo AH letrak ipintzen dira, anno Hegirae (Hejiraren urtean) inizialei dagokiena.

Asteko egunak honakoak dira:

  • al-ahad (الأحد «lehena»), igandea
  • al-ithnayn (الإثنين «bia»), astelehena
  • al-thalatha (الثلاثاء «hirugarrena»), asteartea
  • al-arba`a (الأربعاء «laugarrena»), asteazkena
  • al-jamis (الخميس «bosgarrena»), osteguna
  • al-yuma` (الجمعة «bilera») ostirala. Jaieguna delako deitzen da horrela, mezkitetan otoi kolektiboak egiten diren eguna.
  • as-sabt (السبت «zazpigarrena» edo «sabat»), larunbata.

Islamiar hilabeteek honako izenak dituzte arabieraz[1]:

  1. Muḥarram — المحرّم, "debekatua" — 30 egun.
  2. Ṣafar — صفر, "huts" — 29 egun.
  3. Rabīʿ I (Rabīʿ al-Awwal) — ربيع الأوّل, "lehenengo udaberria" — 30 egun.
  4. Rabīʿ II (Rabīʿ ath-Thānī) or (Rabīʿ al-Ākhir) — ربيع الثاني or ربيع الآخر, "bigarren udaberria" — 29 egun.
  5. Jumādā I (Jumādā al-Ūlā) — جمادى الأولى, "lur idorraren lehenengo hilabetea" — 30 egun.
  6. Jumādā II (Jumādā ath-Thāniya edo Jumādā al-Ākhira) — جمادى الآخرة, جمادى الثانية, "lur idorraren bigarren hilabetea" — 29 egun.
  7. Rajab — رجب, "begirunea" — 30 egun.
  8. Shaʿbān — شعبان, "sakabanatua" — 29 egun.
  9. Ramaḍān — رمضان, "kiskalita" — 30 egun.
  10. Shawwāl — شوّال, "altxatua" — 29 egun.
  11. Dhū al-Qaʿda — ذو القعدة, "su-etenarena" — 30 egun.
  12. Dhū al-Ḥijja — ذو الحجّة, "erromesaldiarena" — 29 edo 30 egun.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. van Dalen, B.; Humphreys, R.S.; Lambton, A.K.S; et al.. Tarikh. in: Encyclopedia of Islam Online. Brill Academic Publishers ISSN 1573-3912..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]