Eguzki haize

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eguzki Haizearen plasma, heliopausara iristean.

Eguzki haizea, Eguzkiaren goi-atmosferatik kargatutako partikula (plasma) isuria da. Nagusiki, 1 keV inguruko energia duten protoi eta elektroiak dira.

Gure Eguzki-sisteman, eguzki haizeak duen oinarrizko konposaketa, eguzki koroaren bera da: %73 hidrogenoa eta %25 helioa, ezpurutasun batzuekin. Partikulak, erabat ionizatuak daude, oso trinkoa ez den plasma sortuz. Lurretik gertu, eguzki haizearen abiadura, 200 eta 889 kilometro segundoko bitartekoa da, batez beste, 450 kilometrokoa delarik. Eguzkiak, gutxi gora-behera, segundoko 800 kilo materia galtzen ditu eguzki haize eran.

Eguzki haizea plasma denez, berarekin, eguzkiaren eremu magnetikoa hedatzen du. 160 milioi kilometroko distantziara, eguzkiaren errotazioak, eguzki haizea espiralean arrastatzen du, bere eremu magnetiko lerroak eramanez, baina, distantzia hori baino urrunago, eguzki haizea kanpoalderantz doa, Eguzkiaren zuzeneko eragin gehiagorik gabe. Eguzki orbanek eta Eguzkiaren beste gertaera atmosferiko batzuk eragindako eguzki haize eztanda biziki energetikoak, "eguzki ekaitz" deitzen dira, eta espazio zundak eta sateliteek, honen ondorioz, erradiazio handia jasan dezakete. Lurraren eremu magnetikoan harrapatuak diren eguzki haize partikulek, Van Allenen gerrikoetan elkartzeko joera adierazten dute, eta Aurora polarrak eragin ditzakete Lurraren atmosferarekin talka egiten dutenean polo geografikoetatik gertu. Lurraren antzerako eremu magnetikoak dituzten beste planeta batzuk ere badituzte euren aurorak.

Eguzki haizeak, "burbuila" bat eratzen du izarrarteko ingurunean (hidrogeno eta helio gasak galaxiarteko espazioan). Eguzki haizeak egindako indarra, izarrarteko ingurunea mugitzeko bezain ahaltsua ez den tokia, heliopausa bezala ezagutzen da, eta eguzki sistemaren "ertzik" kanpokoena bezala jotzen da. Heliopausara iritsi arteko distantzia, ez da zehatz ezagutzen, eta, ziur aski, eguzki haizearen abiadura eta izarrarteko ingurunearen tokiko dentsitatearen araberakoa da, baina Plutonen orbitatik harago dagoela ezagutzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eguzki haize Aldatu lotura Wikidatan