Eiurdea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txerriak bazkan, Poitiersko ordu-liburua, 1500-1525 aldean.

Eiurdea Erdi Aroko petxa bat zen, Nafarroako mendialdeko nekazari bilauek ordaintzen zutena beren txerriak erregeren mendietan bazkatzeagatik. Hasieran bost buruetatik bat eman behar izaten bazen ere, hiru edo bi txerri besterik ez zutenak ere ordain zezaten agindu zuen Karlos III.ak 1418an. XV. mendean, eskudirutan pagatzen zen zentsu baten truke luditu zen herri askotan (Zubieta, Larraun, Ituren, Urrotz...).[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eyurdea. Gran Enciclopedia de Navarra, enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-1).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Eyurdea, Vocabulario de Comercio Medieval, um.es