Zubieta (Nafarroa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Nafarroa Garaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Zubieta.

Zubieta

 Nafarroa Garaia
Zubieta udalerriko ikuspegi orokorra. 2011ko apirilaren 10a.
Zubieta udalerriko ikuspegi orokorra. 2011ko apirilaren 10a.

Zubietako armarria

Izen ofiziala Zubieta
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Malerreka
Alkatea Francisco Mitxelena Zelaieta
(Herriko Taldea)
Herritarra zubietar
Koordenatuak 43°7′33″N 1°44′28″W / 43.12583°N 1.74111°W / 43.12583; -1.74111Koordenatuak: 43°7′33″N 1°44′28″W / 43.12583°N 1.74111°W / 43.12583; -1.74111

Zubietaren kokapena Nafarroan.svg

Eremua 17,80 km2
Garaiera 207 m
Distantzia 60 km Iruñera
Posta kodea 31746
Biztanleria 295 bizt. (2012)
Dentsitatea 16,57 bizt./km²
http://www.zubieta.es/eu/index.aspx

Zubieta[1] Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da. Malerreka bailaran dago eta udalerriak bere izena herrigunera sartzeko Ezkurra ibaia zeharkatzen duen zubitik hartzen du. Nafarroako hiriburu Iruñetik 60 kilometrora dago, eta 295 biztanle ditu.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubieta Iruñeko merindadearen iparraldeko muturrean kokatzen da. Herrira heltzeko, lehenik N-121A errepidea hartu behar da, eta, ondoren, Leitza, Lekunberri eta Doneztebe lotzen dituen NA-170 errepidea.

Herriak, Arantza eta Goizuetarekin egiten du muga iparraldean, Eratsunekin mendebaldean, Saldias eta Beintza-Labaienekin hegoaldean, eta Iturenekin ekialdean.

Jasokunde eliza eta herrigunea.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubietako klima ozeanikoa da, herriak Ozeano Atlantikotik duen hurbiltasuna dela eta. Urteroko batez besteko euri-kopurua 1800 mm inguru izaki, Nafarroa Garaiko herririk euritsuenetarikoa da. Prezipitazioak urte osoan zehar erregularki jausten dira, betiere negu eta udazkenean maizago. Dena den, uda garaian ere, egun osoa euritan aritutako egunak maiz izaten dira. Urtero, 180 egunetan egiten du euria, urtarrila hilik euritsuena dela, guztira 225,8mmrekin.

Tenperaturari dagokionez, urteko batez besteko tenperatura 13,8 °C inguru da; hilik hotzena, urtarrila (6,7 °C), eta beroena, uztaila (21,5 °C).

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hauek dira Zubieta osatzen duten auzoak: Ameztia, Aurkidi, Azkota, Mendrasa, Sarekoa eta Zubieta (herriburua).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubietako etxe baterako sarrera.
Zubietako zelaiak.

Zubieta herriaren historiako lehen aipamen idatzia 1054. eta 1076. urteen artekoa da, Antso Gartzes IV.aren agindupeko Leringo lurra aipatzean. Erdi Aroan, Nafarroa Garaiko iparraldea ibarretan banatuta zegoen, Baztango harana, Leringo Doneztebe, Basaburua eta Bortziriak. Zubieta Leringo Doneztebe osatzen zuten herrietako bat zen, gaur egungo Doneztebe ibarraren herriburua zelarik.

1421. urtean Karlos III.a erregeak Iruñeko forua eman zion Leringo Donezteberi, eta ondoren hiribildu ona titulua, eta hala herriak Nafarroako Erresumako gorteetan jarlekua eskuratu zuen. Pixkanaka, bailara osatzen zuten herriak banatuz joan ziren, eta 1630. urtean, Legasa, Narbarte, Oieregi, eta Oteitza herriek Bertizarana sortu zuten, Leringo Doneztebetik banatuta. Urte batzuk geroago, 1665ean Sunbillak ere bailara utzi eta hiribildu titulua eskuratu zuen. Bailaran geraturiko herriek, berriz, bateraturik jarraitu zuten XIX. mendearen amaierara arte. Bien bitartean, Iturenek XVII. mendearen hasieran lortu zuen hiribildu titulua, eta Zubietak azkenik 1704an.

Antzinako bailarako herri guztiek udalerri independente dira gaur egun, bakoitzak bere udaletxea duelarik. Zubietako zinegotzien bilerak elizan egiten ziren, edo elizaren inguruko gunean, udaletxea ez baitzen XVIII. mendera arte erabili batzarrak egiteko.

Gaur egun, alde honi Malerreka deitzen zaio, haren azalera antzinako bailararena baino handiagoa delarik. Lehenagoko hiribilduek udalerri kategoria hartu dute, bakoitza bere udaletxearekin.

Zubietako zinegotzien batzarrak elizan egiten ziren betidanik, eliza inguruko sagastian edo dolareetan. XVIII. mendean hasi zen erabiltzen udaletxea batzar horiek egiteko, 1682. eta 1723. urteetan berreraikia izan eta gero.

Ondarea eta Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abadeko San Antonioren baseliza, udalerriaren kanpoaldean kokatzen da, eta eraikinaren barruan San Joan Batailatzailearen irudi bat gordetzen du. Jatorriz, irudi hau, desagerturiko izen bereko baselizan egon zen.

Bestalde, herrigunean Asunzion edo Jasokundearen eliza kokatzen da.

Errotako museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Ekomuseoa" XVIII. mendearen amaieran eraikitako errota batean kokatzen da. Errota hau, 1785ean altxatu zen eta gaur egun martxan jarraitzen du, antzinako makineria duelarik. Museoaren beheiko solariuan bi errota daude, bi artoarentzako eta hirugarrena gari-errota.

Errota barruan, antzinako objektu eta lanabesak ere biltzen ditu, herriko antzinako ofizioak erakutsiz. Horrez gain, ihauterietako hainbat ezaugarri ere aipatzen dira.(Bideoa)

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubietako jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Andre Marietan.

Ospakizun garrantzitsuak Zubietan inauteriak dira, herrian "iñotik" izenaz deituak. Egun horietan, zanpantzar edo joaldunak kaleratzen dira, ondoan duten Iturenen bezala. Urtarrileko azken igandearen aurreko larunbatean hasi eta hurrengo asteazkenera arte egiten dira ospakizunok, egun garrantzitsuena asteartea delarik.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri honetan filma hauek filmatu izan dira:

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubietako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
525 538 565 607 633 627 616 535 428 370 326 285 297

2008ko erroldaren arabera, lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,29 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Zubietan, ez zelako inongo talderik aurkeztu [3]. Horren ondorioz, 2008ko martxoaren 28an Francisco Mitxelena Zelaieta kudeaketa batzordearen izenean alkate izendatu zuten.

2011ko udal hauteskundeetan ere Mitxelena aurekatu zuten alkate, kasu honetan Herriko Taldearekin (5 zinegotzi); Eutsik, aurkeztutako beste zerrendak, bi hautetsi lortu zituen.

Zubietako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Herriko Taldea 127 5
Eutsi 60 2

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Kale Nagusia z/g

Zubietako alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Jon Mikel Aragon Ibarra Elutsa
2007-2008
2008-2011 Francisco Mitxelena Zelaieta Kudeaketa batzordea
2011-2015 Francisco Mitxelena Zelaieta Herriko Taldea

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubietar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zubieta (Nafarroa) Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa