Eivør Pálsdóttir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eivør Pálsdóttir

Bizitza
JaiotzaSyðrugøta (en) Itzuli1983ko uztailaren 21a (40 urte)
Herrialdea Faroeak
 Islandia
Familia
Ezkontidea(k)Tróndur Bogason (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikagilea, egile abeslaria, autorea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoaherri-kanta
countrya
rock
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaTutl

eivor.com
IMDB: nm1944197 Facebook: eivormusic Twitter: EivorP Instagram: eivorpalsdottir MySpace: eivorpalsdottir Youtube: UCW-iALumPvDP4y4Lg4jmwtA Bandcamp: eivorSouncloud: eivor Spotify: 2dB4ya2W1Gvng8gjWSPu2H iTunes: 259306836 Last fm: Eiv Musicbrainz: cdcc26ed-818f-4c95-b177-b56ac1410f8f Songkick: 3010871 Discogs: 366638 Allmusic: mn0001539765 Deezer: 572019 Edit the value on Wikidata

Eivør Pálsdóttir, izen artistikoa Eivør duena (Syðrugøta, Faroeak, 1983ko uztailaren 21a) abeslari faroearra da. Musika estilo ugari jorratzen ditu, rocka, jazza, folka, popa eta Europako musika klasikoa.

Faroetako balada tradizionalak hartzen ditu oinarri eta kanta gehienak faroeraz abesten baditu ere, islandieraz, norvegieraz, danieraz eta suedieraz ere baditu banaka batzuk. Azken aldian ingelesez ere egin ditu batzuk.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faroe uharteetako Syðrugøta herrian jaio zen. 12 urte zituela Faroetako abesbatza batekin Italian abestu zuen. eta 13 urterekin Faroetako telebistan azaldu ondoren abesti lehiaketa bat irabazi zuen. 15 urte zituela Clickhaze rock taldean sartu zen[1].

2000an bere bakarkako aurreneko diskoa atera zuen, bere izena zeramana[2]. 17 urte baino ez zituen arren dagoeneko musikari profesionala bihurtu zen. 2001ean Clickhaze taldearekin Prix Føroyar musika taldeen lehiaketa irabazi zuen[1].

2002an Reykjavikera (Islandia) joan zen musika klasikoa eta jazz musika ikastera eta Kristian Blak ekozilearen gomendioz Yggdrasil jazz taldean sartu zen[2]. Urte berean Yggdrasil-ekin eta Clickhaze-rekin disko bana atera zuen[3]. Clickhazek bira arrakastatsua egin zuen Europa iparraldeko herrialdeetan zehar; Faroeak, Suedia, Danimarka (Roskildeko jaialdia), Islandia eta Groenlandia.

Bakarkako bigarren diskoa Krákan izan zen eta Islandiako musika sarietan bi sari eskuratu zituen, abeslari onena eta kontzertu onenaren sariak hain zuzen ere. 2004an Urteko faroearra izendatua izan zen. Sari hau eskuratzen aurreneko pertsona izan zen.

Hurrengo urteetan estilo anitzetako disko ugari atera ditu eta oso famatua bihurtu da Europa iparraldeko herrialdeetan, Faroetan eta Islandian batez ere[4].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eivør Pálsdóttir (SHD 50, Tutl Records, 2000)
  • Clickhaze EP (HJF 91, Tutl Records, 2002)
  • Yggdrasil (HJF 88, Tutl Records, 2002)
  • Krákan (12T001, 12 tónar 2003)
  • Eivør (12T010, 12 tónar 2004)
  • Trøllabundin (The Danish Radio Big Band-ekin batera, 2005)
  • Human Child (R 60117-2, RecArt Music 2007)
  • Mannabarn (R 60116-2, RecArt Music 2007, Human Child abestiaren faroerazko bertsioa)
  • Eivör Live
  • Undo your mind EP (Copenhagen Records, 2010)
  • Larva (SHD 130, Tutl Records, 2010)
  • Room (SHD145, Tutl Records, 2012)
  • The Color of Dark (Ginman-ekin batera) (2014)
  • Bridges (SHD155, Tutl Records, 2015)
  • Slør (SHD165, Tutl Records, 2015)
  • At The Heart of a Selkie (Peter Jensen eta The Danish Radio Big Band eta The Danish National Vocal Ensemble-rekin batera (SHD175, Tutl Records, 2016)
  • Slør (AGs1701, Tutl Records, 2017)
  • Segl (2020)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Lejarriaga, Angel E.. (2017-04-11). «Voces de mujer: Eivør Pálsdóttir» Voces de mujer (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  2. a b «WebCite query result» www.webcitation.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  3. (Ingelesez) Media, Faroe. «Yggdrasil» Tutl.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Gaztelaniaz) «Biografía de Eivør Pálsdóttir» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]