Uztailaren 21
Wikipedia(e)tik
| << | Uztaila | >> | ||||
| Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||
| 2013 | ||||||
Uztailaren 21a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta bigarren eguna da, 203.a bisurteetan. 163 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula |
Gertaerak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1512 - Gaztelako gudalosteek Etxarri-Aranatz konkistatu zuten.
- 1978 - ETAk Antonio Garcia Caballero udaltzaina hil zuen Tolosan.
- 1983 - Errenteriako Madalen jaiak bertan behera geratu ziren, Espainiako bandera udaletxean jartzeko saiakerak sortutako istilu larrien ondorioz.
Mundua [aldatu]
- K. a. 356 - Herostratok Efesoko Artemisaren Tenpluari su eman zion, Munduko Zazpi Mirarietako bat suntsituz
- 1912 - Albania Turkiaren okupazioaren aurka altxatu zen.
- 1978 - ETAk bi goardia zibil hil zituen Madrilen.
- 1998 - 26.795 hektarea erre ondoren, suhiltzaileek Katalunian egondako sute larri bat amatatzea lortu zuten.
- 2001 - G8 erakundearen bilera Genoan. Bileraren aurkako manifestaldietan istiluak izan ziren eta istiluetan Carlo Giuliani hil zuen carabiniere (italiar polizia) batek.
- 2007 - Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak Miguel Angel Carballo fiskalaren eskaerari kasu eginez, El Jueves aldizkariaren webgunea itxiarazi zuen, El Juevesen azken aleak Espainiako Koroari irainak botatzen ziolakoan.
Arte eta kultura [aldatu]
- 970 - Al-Azhar meskita hasi zen eraikitzen Kairon, munduko unibertsitate zaharrena dena
- 1882 - Gratien Ademaren Zazpi Eskualherriek lehendabizikoz kantatu zen, Donibane Lohizunen
- 2008 - Frantziako kongresuak Frantziako konstituzioa erreformatzea onartu zuen hizkuntza gutxituak kulturaren ondare izendatzeko, tartean euskara, aldeko 539 boto eta aurkako 357 botorekin. Erreforma gauzatu ahal izateko kongresuaren hiru bostenaren babesa jaso behar zuen, hau da, 538 boto.
Zientzia eta teknologia [aldatu]
Kirolak [aldatu]
- 2009 - Euskaltel-Euskadiko Mikel Astarloza txirrindulariak Frantziako Tourraren 16. etapa irabazi zuen.
Jaiotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1941 - Gexan Alfaro euskal idazlea.
- 1948 - Joxe Antonio Ormazabal euskal idazlea.
Mundua [aldatu]
- K. a. 356 - Alexandro Handia Mazedoniako erregea (h. K. a. 323)
- 1899 - Ernest Hemingway idazle estatubatuarra. (h. 1961)
- 1903 - Silvina Ocampo idazle argentinarra. (h. 1994)
- 1917 - Margarita Michelena idazle, itzultzaile eta kazetari mexikarra. (h. 1998)
- 1920 - Mohammed Dib idazle aljeriarra (h. 2003).
- 1930 - Javier Escrivá idazle espainiarra. (h. 1996)
- 1944 - Buchi Emecheta idazle nigeriarra.
- 1951 - Robin Williams aktore estatubatuarra.
Heriotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1971 - Secundino Zuazo arkitektoa (j. 1887).
Mundua [aldatu]
- 1994 - Pere Calders i Rossinyol idazle eta marrazkigile kataluniarra. (j. 1912)
- 1998 - Alan Shepard, astronauta estatubatuarra.
- 2007 - Jesus de Polanco, enpresaburu espainiarra, PRISA taldearen zuzendaria. (j. 1929)
Jaiak eta urteurrenak [aldatu]
- Madalenak. Madalen jaien hasiera izaten da Orereta herrian (Gipuzkoan). 21ean hasi eta 25ean amaitzen dira.
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||