Ekaitza baretzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rembrandten 'Ekaitza Galileako itsasoan', 1632

Ekaitza baretzea Biblian (Mt 8:23-27, Mk 4:35-41 eta Lk 8:22-25) agertzen den Jesusen miraria izan zen, noiz Galileako itsasoan ekaitz bat baretu zuen.[1] Kristau ikonografian askotan landutako gaia izan da.

Ebanjelioen arabera, iluntzean Jesus eta bere dizipuluek itsasontzi bat hartu zuten itsasoa zeharkatzeko. Orduan ekaitz gogor bat hasi eta itsasontzia itotzekotan zegoela, dizipuluek Jesus esnatu zuten. Bibliak honela azaltzen du:

« Ikasleek hurbildu eta esnatu egin zuten, esanez:

–Salba gaitzazu, Jauna! Galtzera goaz!
Hark esan zien:
–Zergatik zarete hain beldur, sinesmen gutxikook?
Eta, zutiturik, haserre egin zien haizeari eta aintzirari, eta dena bare-bare gelditu zen.
Ikasleek, harriturik, honela zioten: «Nor ote dugu gizon hau, esana egiten baitiote haizeak eta aintzirak ere?»

»

—Mateo 8, 25-27


Michael Keene adituen arabera, Galileako itsasoan ohikoak dira bat-bateko ekaitzak eta orduko juduak ez ziren itsasoan barrena nabigatzeko adituak.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Miracles of Jesus Christ, John. (1817). Manchester, 274 or..
  2. Keene, Michael. (2002). St Mark's Gospel and the Christian faith. , 26 or. ISBN 0-7487-6775-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.