Eklesia

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:59, 26 urtarrila 2016
Demostenes eklesiaren aurrean k. a. 346an, Louis Loeben lana (1898)

Atenasko demokrazia erakunderik garrantzitsuena Batzarra edo Eklesia (antzinako grezieraz: ἐκκλησία) zen. Batzarrean, hogei urtetik gorako herritarrek soilik har zezaketen parte. Hilean lau aldiz biltzen ziren, legeak bozkatzeko, gerrari eta bakeari buruzko erabakiak hartzeko, eta agintariak hantatzeko.

Magistratuak arduratzen ziren Batzarrean erabakiak abian jartzeaz. Magistratu garrantzitsuenak hamar estrategak eta arkonteak ziren. Estrategak armadaren buruak ziren, eta arkonteak, berriz, auzitegienak eta erlijio-errituenak.

Bostehunen Kontseilua edo bulea 500 kidek osatzen zuten. Kide horiek urtero hautatzen zituzten, zozketa bidez; eta egunero biltzen ziren, jaiegunetan izan ezik. Legeak egiten zituzten eta magistratuak kontrolatzeaz arduratzen ziren.

Justiziarako, zenbait auzitegi zeuden. Auzitegietako kideak zozketak hautatzen ziren, eskubidea zuten 6.000 herritarretatik.

Antzinako Atenasko sistema politikoaren diagrama Aristotelesen "Atenasdarren Konstituzioa" idazlanaren arabera Antzinako Atenasko Demokrazia

Historia
Grezia
Artikulu hau Greziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.