El Salvadorko Gerra Zibila
El Salvadorreko Gerra Zibila 1980 eta 1992 artean herrialde ertamerikar horrek pairatutako guda izan zen, herrialdeko armada (FAES) eta gerrilla (FMLN) elkarren kontra burututakoa. Kalkuluen arabera 75.000 salvadortar hil edo desagertu egin ziren hamabi urte haietan.
Eduki-taula |
[aldatu] Aurrekariak
Aurrekari zuzen moduan, 1970eko hamarkadan zehar El Salvadorrek jasandako desoreka sozial eta politikoa oso nabarmentzekoa da.
Bestela, 1826 eta 1829 artean herrialdeak lehendabiziko gerra zibila pairatu zuen, lurraldea Ertamerikako Probintzia Batuen barruan zegoenean eta Espainiatik independentzia lortu eta 5 urtetara.
[aldatu] Nazioarteko testuingurua
Gerra Hotzaren garaian kokatu behar dugu guda zibil salvadortarra, AEB eta SESBen arteko polarizazio urteetan alegia. Herrialdeko armadak lehenengoen sostengua eduki zuen, gerrilla komunistak bigarrenen ingurukoek, batez ere Kubako erregimenak eta Nikaraguako FSLNk.
[aldatu] UCAren martiriak
1989ko azaroaren 16an San Salvadorreko Universidad Centroamericana (UCA) delakoan 6 jesuita hil zituzten soldaduek, tartean Ignacio Ellacuria euskalduna, Ignacio Martin-Baro, Segundo Montes, Joaquin Lopez y Lopez, Juan Ramon Moreno eta Amado Lopezekin batera.
Zortzi urte lehenago, armadaren ingurukoek Oscar Romero apezpikua erail izan zuten.
[aldatu] Bake hitzarmena
1992ko urtarrilaren 16an "Chapultepeceko Bake Hitzarmena" delakoa sinatu zuten bi aldeek Mexiko Hirian, eta horren bidez gerra amaitu zen.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)El Salvadorreko Hitza eta Irudiaren museoa