Nazio Askapenerako Fronte Sandinista

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nazio Askapenerako Fronte Sandinista
Presidentea Daniel Ortega
Sorrera 1961
Egoitza nagusia Managua
Ideologia politikoa ezkertiarra, marxista, sozialista
Nazioarteko afiliazioa Foro de São Paulo
www.fsln-nicaragua.com
Artikulu hau Nikaraguako alderdi politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Nazio Askapenerako Frontea.

Nazio Askapenerako Fronte Sandinista[1] edo FSLN (jatorrizko izena, gaztelaniazkoa: Frente Sandinista de Liberación Nacional) Nikaraguako alderdi politiko ezkertiarra da, Carlos Fonsecak beste batzuen artean Kubako Iraultzaren garaian sortutakoa gerrilla moduan eta Anastasio Somozaren ondorengoak borrokatuz.

Izena Augusto César Sandino (1895-1934) iraultzaile nazionalistari hartu zion haren omenez. Alderdiak Managua hiriburuan egoitza nagusia dauka.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1962. urtean sortu zen erakundea, bere lehen helburua borroka armatuaren bidez Somozaren gainbehera lortzea izanik. 1974. urtetik aurrera areagotu zituzten ekintza armatuak estatuaren iparraldean, eta 1977. urtean hiru adarretan banatu zen FSLN: Guerra popular prolongada (Tomás Borge) eta Tendencia proletaria (Carrión, Wheelock), marxista-leninistak biak, eta Terceristas (Daniel eta Humberto Ortega, Edén Pastora, Tirado). 1978. urtetik aurrera Somozaren aurkako eraso gogorrak bideratu zituen fronteak (nazioko jauregiaren okupazioa) eta hiru adarrak batzeko urratsak eman ziren (1979). 1979. urtean hasi zen Nikaraguako gerra zibila eta urte berean Fronte Sandinistak Nikaragua osoa konkistatu zuen. Batasun nazionaleko gobernua eta gudaroste sandinista eratu zituzten ondoren. Nikaraguako aginpidean izan zen 1979. urtetik 1990. urtea arte eta 2007tik aurrera.

Herrialdeko buruzagitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniel Ortega herrialdeko presidente birritan izan da, 1985etik 1990era lehenengoz eta 2007tik aurrera bigarrenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nazio Askapenerako Fronte Sandinista Aldatu lotura Wikidatan


Politika Artikulu hau Politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.