El eternauta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


"El eternauta" zientzia-fikziozko komiki klasikoa da, jatorriz 1957 eta 1959 artean argitaratutakoa "Hora Cero Semanal" izeneko aldizkari argentinarrean, astean 3 orrialdeko maiztasunarekin. Egileak Héctor Germán Oesterheld gidoilaria eta Francisco Solano López marrazkilaria izan ziren.

Ordutik hainbat berrargitalpen izan du lan honek. Halaber, antzerkiratu dute komiki hau, eta zinemaratzeko asmoa ere egon izan da, oraindik gauzatu ez den arren.

Istorioaren azpian Argentinak orduan pairatutako diktaduren kritika dago hainbat adituren ustez. Izan ere, Oesterheld bera desagertu zen antza denez gobernu horietako batek aginduta. Herrialde hegoamerikarrean ikur handi bihurtu zen denborarekin.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduak izurrite zabala eta hilgarria jasaten du, elurte moduan agertutakoa, eta honek harrapatzen ditu lehenik eta behin Juan eta bere hiru lagunak kartetan jolasten ari diren bitartean. Apurka deskubrituko dute elurtea plnetatik kanpoko izaki batzuk eragindakoa dela.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Juan Salvo "Eternauta", pertsonaia nagusia.
  • Elena, Juanen emaztea.
  • Martita, Juan eta Elenaren alaba.
  • Favalli, fisika irakaslea eta Juanen lagunik minena.
  • Lucas (Herbert), Juanen laguna.
  • Polsky, Juanen laguna.
  • Pablo, haur heroia.
  • Franco, heroi handienetakoa.
  • "Ellos", etsai nagusiak.
  • "Manos", aurrekoek agindutakoak. "Gurbos", "cascarudos" eta "hombres-robot" kontrolatzen dituzte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]