Eleberri biografiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eleberri biografikoa nobela genero bat da non pertsona garaikide edo historiko baten bizitzaren kontakizun fikziozkoa edo erreala ematen den.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberri mota hau pertsona batek bere bizitzan izan zituen esperientzietan, ezagutu zituen pertsonetan eta gertatu ziren gertakarietan oinarritzen da. Fikzio biografikoaren beste forma batzuk bezala, detaileak askotan moztu edo berrasmatu egiten dira fikziozko generoaren, nobelaren, behar artistikoak asetzeko.

Berrasmatutako biografia horiei batzuetan nobela sasi biografikoak deitzen zaie, lanaren historikotasun erlatiboa beste nobela biografiko batzuetatik bereizteko. Nobela biografiko batzuek eleberri historikoen nolabaiteko antza dute edo beste genero batzuetako elementuak sartzen dituzte. Beraz, fikzio biografikoa fikzio historikoaren edo historia alternatiboaren generoetan ere sartzen da askotan. Eleberri batzuk fikzioagatik ezagutzen dira, baina, hala ere, informazio biografiko zabala dute.

Nobela biografikoak, sarritan, film biografikoaren genero filmografikoan egindako egokitzapen zinematografikoetarako oinarri dira.

Eleberri biografiko batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]