Elisha Gray

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Elisha Gray
Elisha Gray
Zientzialaria
Jaio 1835eko abuztuaren 2a
Barnesville Ohio (USA)
Hil 1901ko urtarrilaren 21a
Newtonville, Massachusetts (USA)
Lanak Telefonoaren asmakuntza


Elisha Gray (Barnesville, (Ohio (USA), 1835eko abuztuaren 2a - Newtonville, Massachusetts (USA), 1901eko urtarrilaren 21a) Western Electric Manufacturing konpainia sortu zutenetako ingeniari elektriko bat da. 1876an, telefonoaren prototipoa garatu zuen Highland Parken, Illinoisen, eta autore batzuen ustez, Alexander Graham Bellek patentea egin bazuen ere, bera da benetako asmatzailea. Sintetizatzaile bidezko musika modernoaren aita ere bada eta beste 70 bat patente ere egin zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elisha Gray

Elisha Gray Barnesvillen, (Ohion (USA jaio zen 1835eko abuztuaren 2an. Familia kuakero bateko kide, nekazaritza etxalde batean pasa zituen lehen urteak.

Neurri handi batean autodidakta izan zen asmatzaileak eskola eta lana batera egin beharrean izan zen, etxean ez baitzeuden errekurtsoak sobran. Arotza izan zen Ohioko Oberlin Collegeko ikasketak ordaindu ahal izateko eta hantxe hasi zen energia elektrikoaren aplikazioetan interesatzen.

1862an, Elisha Delia Minerva Shepardekin ezkondu zen.

1865ean, isolatze handiago edo txikiago bat automatikoki doitzen duen telegrafoarentzako errele bat asmatu zuen. 1867an, telegrafoen transmisio sistema hobetzen zuen patentearen erregistroa egin zuen eta 70 patente baino gehiago egitera iritsiko zen.

1872an, Elishak Western Electric Manufacturing Company sortu zuen eta, 1874an, erretiroa hartu eta ikerketari eman zion bere kabuz, aldi berean Oberlinen klaseak ematen zituelarik.

Asmakuntza garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elisha gaur egun zutik diharduen Highland Park Presbyterian Church elizaren sortzaileetako bat izan zen eta eliza horren areto batean egin zuen bere asmakuntzaren lehen erakusketa jendaurrean. Denen harridurarako, telegrafoaren kablez tono musikal eta melodia ezagunak transmititu zituen. Hori gutxi balitz, lehen musika sintetizatzailea ere aurkeztu zuen, pianoaren teklek zirkuito elektromagnetikoen bibrazioak aktibatzen zituztelarik.

1876ako otsailaren 14an, mikrofono likidoa erabiltzen zuen telefonoaren patentearen eskaria egin zuen. Tamalez, 2 ordu lehenago Alexander Graham Bellek antzeko asmakizun baten patentea aurkeztu zuen beste bulego batean. Patenteen bulegoak liskarrerako gaia izan zitekeela sumatu zuen eta egoeraren berri eman zien bi asmatzaileei.

Patenteen gerra: Gray-Bell[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gray eta Bellen pateen arteko antza

Horrela izan zen eta Grayk Bellen patentearen aurka egin zuen, baina 2 urte geroago eta agian bi asmatzaileek arrazoi zutela onartzen bada ere, auzitegiek Belli eman zizkioten eskubideak. Bitxiena da, urte batzuk pasa eta gero, ez bata eta ez besteari, baizik Antonio Meucciri esleitu zitzaiola asmakizun honen meritua.

Bellen patentearen kontua ez zegoen batere garbi eta patenteen bulegoko batek filtrazioa egin zuen zurrumurruak zabaldu ziren. Kasu hain berezia izan da, bi aurkezpenak alderatuko ziren eta bietan okerrena edo garestiena baztertuko zen. Askoren ustez, Bellek Grayren patentea ikusteko aukera izan zuen eta ondoren erantsi zion eskuz idatzitako oharra Grayren berdin-berdina zen diseinu alternatibo bat proposatuz. Horrela bada edo ez, esan bezala, Bellek lortu zuen patentea, ia berdinak baitziren biak eta berea baitzen aurkeztutako lehena.

Beste asmakuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1876an asmatu zuen lehen musika sintetizatzaile elektrikoa. Zirkuito elektromagnetiko baten soinua kontrola zezakeela aurkitu zuen ia kasualitatez eta oinarrizko nota oszilatzailea asmatu zuen. Handik gutxira etorriko zen telegrafo musikala. Altzairuzko xaramelen fluktuazioak erabili zituen eta, elektroimanak erabiliz, haien fluktuazioak linea telefonikora transmititu zituen.

Halaber, Grayk bozgorailu xume bat ere garatu zuen eta, ondorengo ereduetan, eremu magnetikoan bibratu eta entzungai ziren frekuentziak lortuko zituen diafragma bat ezarri zien.

1880ko hamarkadan, Telautographen garapenean egin zuen lan, telegrafo sistema baten bidez, letra transmititzeko xedean.

1899an, Gray Bostonera lekualdatu zen eta bere asmakuntzekin jarraitu zuen. Proiektuetako bat ur azpiko seinalizaziorako erabiliko zen gailu baten garapena izan zen, ontzietara mezuak iristarazteko eta gailu horietako bat 1900eko abenduaren 31n frogatu zuten.

3 aste geroago, 1901eko urtarrilaren 21ean, bihotzeko atake batek hilko zuen Gray Newtonvillen, Massachusetts.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elisha Gray Aldatu lotura Wikidatan