Alexander Graham Bell

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alexander Graham Bell
Alexander Graham Bell
Zientzialaria
Arloa Asmatzaile eta zientzialaria
Jaio 1847ko Martxoaren 3a
Eskozia Edinburg (Eskozia)
Hil 1922eko Abuztuaren 2a
Kanada Cap Breton, Eskozia Berria (Kanada)
Lanak Telefonoaren asmatzailea


Alexander Graham Bell (Edinburg, 1847ko Martxoaren 3a - Cap Bretongo uhartea, 1922eko Abuztuaren 2a). Kanadako zientzialari eta asmatzailea, Eskoziar jatorrikoa.

Telefonoaren asmatzailetzat dugu, nahiz eta azkeneko urteetan Antonio Meuccik edo Elisha Grayk asmatu zutela esaten duenik baden. 1877ko ekainaren 20an munduko lehen telefono komertzialen sarea ipini zuen Hamiltonen (Ontario, Kanada).

Telekomunikazioan egindako lanaz gain, hegazkin eta itsasontzien teknologian aurrerapausu handiak egin zituen.

Era berean fotofonoa eta metal detektorea asmatu zituen.

Bellen omenez soinua neurtzeko magnitudea (dezibela) izendatu zen (hau da, bel baten hamarrena den unitatea).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexander Graham Bell Aldatu lotura Wikidatan