Elkarrekintza farmakologiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Farmako batek beste farmako baten eragina aldatzen duenean elkarrekintza farmakologikoa dagoela esaten da. Aldaketa hau kuantitatiboa edo kualitatiboa izan daiteke.

Batzuetan elkarrekintza hauek onuragarriak dira, farmako horren eragin terapeutikoa bultzatzen duelako. Baina beste zenbait kasutan kaltegarriak gerta daitezke, farmako horren eragina murriztu edo eragin desiragaitzak bultza ditzakeelako.

Elkarrekintza jasaten duen farmakoari bi gauza gerta dakizkioke:

Elkarrekintzak ezagutzea ezinbestekoa da, batzuk oso larriak izan daitezkeelako. Batzuk ezagunak dira baina beste batzuk ez hainbeste. Hori dela eta, bai in vitro eta bai animalietan ikerketak egiten dira. Ikerketa hauetan lortutako emaitzak estrapolatzea zaila gertatzen da kasu askotan, gizabanako bakoitzak bere ezaugarriak baititu.

Eduki-taula

[aldatu] Elkarrekintza farmakologikoaren partaideak

Elkarrekintza famakologiko batean ekintza aldatzen zaion farmako bat eta ekintza aldatzen duen famako bat daude.

[aldatu] Elkarrekintza eragiten duten farmakoak

[aldatu] Elkarrekintza jasaten duten farmakoak

[aldatu] Elkarrekintza farmakologiko motak

Elkarrekintza farmakologikoak hiru motatakoak izan daitezke: farmazeutikoak, farmakozinetikoak edo farmakodinamikoak.

[aldatu] Elkarrekintza farmazeutikoak

Aldaketa fisiko edo kimikoak izan daitezke. Esaterako, penizilina eta aminoglukosidoak batera ematean hauspeaketa gertatzen da.

[aldatu] Elkarrekintza farmakozinetikoak

Aldaketak farmakoaren xurgapen, banaketa, metabolismo eta iraizpenean ematen dira.

[aldatu] Xurgapena

Farmakoaren xurgapena eragozten da era fisiko edo kimikoan:

  • pH-aren aldaketa
  • Kelatoen eraketa (ikatz aktibatua + aspirina)
  • Konplexu disolbaezinen eraketa

Hau ekiditeko administrazio bakoitza bere aldetik egin behar da.

[aldatu] Banaketa

Farmakoek euren artean lehiatzen dute proteina plasmatikoari lotzerako orduan. Farmako batek bestea ordezkatzen du kontzentrazio plamatikoa aldatuz.

Normalean aldaketa hauen eraginez moldatze mekanismoak agertzen dira. Farmakoaren frakzio askea handitzean (hau izango da efetu terapeutikoaren eragilea), banaketa bolumena edo argitzapena ere handitu egiten dira eta ondorioz, ez da ondorio klinikorik egongo.

Hala ere, proteinekiko lotura oso handia denean, edo banaketa bolumena edo argitzapena txikiegiak, ez da moldatze mekanismorik egongo eta ondorio klinikoak izango ditu honek.

[aldatu] Metabolismoa

Farmakoen metabolismoa aldatzeko entzimen alktibitatea alda daiteke. Horregatik, garrantzi kliniko gehien duena da, inhibizio edo indukzio entzimatikoak eman daitezkeelako.

  • Indukzio entzimatiko: farmako batek bestearen metabolismoa induzitzen du, kontzentrazio plasmatikoa eta eraginkortasuna jaitsiz.
  • Inhibizio entzimatikoa: farmako batek bestearen metabolismoa inhibitzen du, kontzentrazio plasmatikoa handituz eta eragin desiragaitzak sortuz.

[aldatu] Iraizpena

Gernuaren pH-ak farmakoaren ionizazio gradua aldatzen du eta honek birxurgapena alda dezake.

[aldatu] Elkarrekintza farmakodinamikoak

Aldaketak hartzaileetan ematen dira (antagonismoa, agonismo partziala, hipersentsibilizazioa eta desentsibilizazioa).

[aldatu] Arrisku taldeak

Elkarrekintza farmakologikoak jasateko sentikorragoa den populazioa ondorengoa da:

  • Adineko pertsonak
  • Polimedikatuak (farmako bat baino gehiago aldi berean hartzen dituzten gaixoak)
  • Gibeleko eta giltzurruneko arazoak dituzten gaixoak
  • Patologia larriak dituztenak
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak