Giltzurrun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1. Piramidea
2. Arteria eferentea
3. Giltzurrun arteria
4. Giltzurrun zaina
5. Hiloa
6. Pelbisa
7. Ureterra
8. Kaliz txikia
9. Giltzurrun guruina
10. Azpiko guruina
11. Gaineko guruina
12. Zain aferentea
13. Nefroia
14. Kaliz txikia
15. Kaliz handia
16. Papila
17.

Giltzurrunak abdomenaren barruan dauden organoak dira. Gernu-aparatuaren atalik handiena da anatomikoki, eta funtzioei dagokienez ere nagusia da. Bere unitate funtzionala nefrona da.

Bi dira, eskuinekoa eta ezkerrekoa, eta gainean guruin bana daukate: giltzurrun gaineko guruinak dira.

Eduki-taula

Fisiologia [aldatu]

Giltzurrunen funtzioa odola iragaztea da, eta horrela lortzen diren sustantzia toxikoak eta hondakinak gernuaren bidez kanporatzea.

Hau posiblea da gernu-aparatu eta aparatu kardiobaskularraren elkarlanari esker: Odol-zirkulazioa hodi sistema honekin lotuta dago, eta hori dela-eta zainetatik ailegatzen da odol zikina giltzurrunetara, bertan filtratzen da, eta arterietatik garbi bueltatzen da bihotzera.

Anatomia [aldatu]

Gizaki helduengan, giltzurrun bakoitzak 11 cm luze eta 5 cm lodi da, eta 150 gr ditu (giza gorputzaren %0,5).

Gernu sistemaren peritoneo atzeko organoak dira. Gernua eta hormona batzuk ekoizten dituzte:

  • Erremina: odol presioa erregulatzeko
  • Eritropoietina
  • 1,25 hidroxikolekaltziferola: karbonoaren metabolismoan parte hartzen dute.

T12tik C3raino hedatzen dira. Ezkerreko giltzurruna beti dago gorago eskuinekoa baino eta beheko muturrak goikoak baino lateralagoak dira, , ardatz nagusia laprana delako. Aurreko aurpegiak aurre-albokoak dira eta atzekoak berriz atze-albokoak, beraz piskat biratuta daude ardatz lapranaren inguruan.

Erlazioak [aldatu]

  • Peritoneo atzeko organoak direnez, aurreko aurpegia paretako peritoneoaren atzeko atalarekin erlazionatuta dago. Eskuinekoa eta ezkerrekoa ezberdinak dira:
    • Eskuinekoaren aurreko aurpegiaren erlazioak:
      • Goitik: gibelarekin
      • Behetik: gibelaren angeluarekin (kolonaren eskuineko angelua ) eta heste meharrarekin.
      • Erdialdetik: duodenoaren 2.zatiarekin eta bertan dagoen arearen buruarekin.
    • Ezkerreko aurreko aurpegiaren erlazioak:
      • Goitik: urdailarekin eta barearekin
      • Behetik: heste meharrarekin eta kolonaren ezkerreko angeluarekin (angelu esplenikoa)
      • Erdialdetik: arearen isatsarekin.

Errai peritoneoa paretako peritonearekin lotzen da mesoen bidez.

  • Atzeko erlazioak: ezberdinak dira eskuinean eta ezkerrean:
    • Goitik: diafragmarekin
    • Behetik: Erdialdetik lateralera:
      • M. psoas handia
      • Gerriko m. karratua (batez ere)
      • Abdomenaren m. zeharra.


Kapsulak [aldatu]

Giltzurrunaren parenkima, kapsula fibrotsu batek inguratzen du; parenkimarekin zuzeneko kontaktuan dago. Kapsularen kanpoaldean giltzurrun inguruko gantza/perierrenala dago. Gantz honen kanpoaldean giltzurrun faszia/Gerotaren faszia dago (kapsula fibrotsua da). Giltzurrun faszia honetan bi orri bereizten dira:

  • Atzeko orria: nahiko sendoa da
  • Aurreko orria: nahiko ahula da

Bi orri hauek jarraiak dira giltzurrunen alde lateraletan. Giltzurrunen goikaldean, giltzurrun gaineko guruinaren aurretik eta atzetik pasatzen da, diafragmaren beheko fasziarekin fusionatuz. Baina giltzurrunen erdialdean pelbisaren serosarekin eta giltzurrun arteria eta benen serosarekin jarraitzen dira. Behekaldean ere fusionatu egiten dira. Giltzurrun fasziaren kanpoaldean gantz paraerrenala dago. Goiko eta beheko muturrak ganbilak dira, eta bi aurpegiak ere bai. 2 ertz bereizten dira:

  • Alboko ertza (ganbila)
  • Ertz mediala (ganbila)

Ertz hauen arteko zatia ahurra da, giltzurrunen hiloa izenekoa. Bertan egitura hauek kokatzen dira:

  • Atzean: giltzurrun pelbisa, sistema biltzailearen zati bat.
  • Tartean: Giltzurrun arteria eta bere adar segmentarioa.
  • Aurrean: Giltzurrun bena eta bere adar tributarioak.

Hilo hau giltzurrunen hutsunearen sarrera da: giltzurrunen sinua. Sinu honetan sistema biltzaileko egitura batzuk kokatzen dira:

  • Kaliza txikiak: Bertan bukatzen dira giltzurruneko muineko piramideak (2-3 bukatzen dira normalean).
  • Kaliza handiak: 2-3 kaliza txiki batzean
  • Giltzurrun pelbisa:Kaliza handiak batuz sortzen dira

Hutsuneak gantzez beteta daude. Giltzurrunetan bi sistema daude:

  • Biltzailea
  • Iraizlea.

Makroskopikoki, giltzurrunen parenkima 2 zatitan bantzen da:

  • Azala/zati kortikala: 2 ataltxo bereizten dira bertan:
    • Arku kortikala/gingiltxoak. Piramidearen oinaldean eta giltzurrunen gainazalaren artean kokatzen dira.
    • Muineko piramide arteko zutabeak/Bertinen zutabeak.
  • Muineko piramideak: Piramide itxurakoak dira. Bertan bereizten dira:
    • Oinaldea: giltzurrunen gainazalera zuzendua.
    • Erpina: sinuaren kaliza txikietan bukatzen dena.

Mikroskopikoki, nefronak dira unitate funtzionalak, giltzurrun bakoitzean 2 milioi inguru daude. Sistema biltzailearekin jarraitzen dira. Hauen egitura ezberdinak, leku ezberdinetan kokatzen dira:

  • Hasierako zatia: malpighiren korpuskuluak. 2 azpiatal dituzte:
    • Glomerulua: arteriola aferente batetik sortutako kapilar mataza.
    • Bowman kapsula: glomeruluaren inguruan kokatzen den giltzurrun tubuluaren atala.
  • Hurbileko atal batekin jarraitzen da
  • Henleren lakioarekin jarraitzen da, atal ezberdinak dituena:
    • Beheranzko atala
    • V formako atala
    • Goranzko atala
  • Urrutiko hodiarekin jarraitzen da:
    • Hasierako zati lerrozuzena
    • Urrutiko hodi bihurgunetsua: hemen bukatzen da nefrona.

Biltzaile sisteman irekitzen dira lehenengo egiturak: hodi biltzaileak. Hauek azalean kokatzen dira, piramideetan sartzen direnak oinaldetatik. Behekaldean tamaina handiagoa duten Belliniren hodi papilarretan irekitzen dira. Hauek erpinean dauden piramideko papilaraino iristen dira. Papilak duen area kribotsuaren bidez, kaliza txikiekin komunikatzen dira. Malpighiren korpuskulu guztiak ez daude toki berdinean kokatuta. Batzuk azalaren azaleko nefronak dira. Hauetako Henle lakioaren urrutiko atala soilik muskuluko piramidean sartzen da. Azaleko sakoneko nefronak nefrona justamedularrak dira. Hauetako Henleren lakioak oso luzeak dira eta ia piramidetara iristen dira. Beste egitura batzuk:

  • Aparatu justaglomerularra: Arteriola aferenteen tarteko geruzako zelula muskularretan bikorrak daude. Zelula justaglomerularrak deitzen dira. Malpighi kanpoaldean daude. Zelula hauek errenina ekoizten dute. Angiotensinagan eragiten dute, gorputzeko presioaren erregulazioan parte hartzen du. Zelula hauek aparatua sortzen dute.
  • Makula dentsoa: Giltzurrun tubuluaren urrutiko hodi bihurgunetsua, kontaktuan jartzen da zelula justaglomerularrekin. Urrutiko hodi bihurgunetsuen zelulek osatzen dute makula. Zelula hauek eritropoietina ekoizten dute, globulu gorrien sintesian parte hartzen duena.




Odoleztapena [aldatu]

Giltzurrun arteriak abdomeneko aortaren alboko adarrak dira.

  • Eskuinekoa ezkerrekoa baino luzeagoa da, kaba bena, giltzurrun bena, duodeno eta area buru atzean kokatua.
  • Ezkerrekoa laburragoa da, giltzurrun benaren, duodeno eta arearen atzetik.

Giltzurruneko hiloraino iristen dira aurretik, eta bertatik odol hodi hauek irteten dira:

  • Beheko arteria adrenalak
  • Giltzurrun pelbisa eta ureterraren hasierako zatia irrigatzeko adarrak.
  • Giltzurrunaren kapsula fibrotsua irrigatzeko adarrak.

Giltzurrun arterietatik 5 adar segmentario sortzen dira, aurretik hilora iristen direnak, giltzurrunaren segmentuan zehar hedatzen direnak:

  • 4 aurreko, giltzurrunaren pelbisaren aurrekaldetik kokatuak
  • Atzeko 1, giltzurrun pelbisaren atzetik kokatuak

Hilotik pasatuz, giltzurruneko sinuan sartzen dira, eta lobulu arteko arteriak sortzen dituzte, parenkimara iristen direnak eta muineko piramideetan eta kortexeko Bertinen zutabeen artean kokatzen direnak. Hortik sortzen diren adarrak arteria arkutuak dira, muin eta kortex artean kokatutakoak, eta muineko piramideen oinalderaino iristen dira. Arterien arkutuen adarrak lobulutxu arteko arteriak dira. Kortexaren arku kortikaletan eta Bertinen zutabeetan kokatzen dira. Lobulutxo arteko arterietako adarrak arteriola aferenteak dira, nefronen malpighi korpuskuluraino iritsi eta bertako glomeruluak sortzen dituzte. Nefronetako malpighi korpuskulutik irteten den odol hodia, arteriola eferentea da:

  • Azaleko nefronetatik irteten diren arteriola eferenteek azaleko nefronetako egitura tubular guztiak irrigatzen dituzte.
  • Nefrona justaglomerularretatik irteten diren arteriola eferenteak muineko piramideetan sartzen dira eta adarkatu egiten dira arteriola zuzen espurioak sortuz. Hauek parte hartzen dute muineko egituren irrigazioan.
  • Egiazko arteriola zuzenak, zuzenean irteten dira arteria arkutuetatik eta lobulutxu arteko arterietatik.

Muineko piramideetan sartu, eta bertako egitura ezberdinak irrigatzen dituzte:

  • Hodi biltzailea
  • Belliniren hodi papilarrak
  • Henleren lakioak


Itzulera benosoa [aldatu]

Kortexeko eta muineko egitura tubularretatik irteten den oxigeno gutxiko odola bena arkutuetaraino iristen da. Hemendik lobulu arteko benetara, bena segmentarioetara, eta hemendik giltzurrun benen adar tributarioetara. Kortexeko egituretatik lobulutxo arteko benen bidez, eta muineko egituretatik bena zuzenen bidez.


Inerbazioa [aldatu]

  • Sinpatikoa: lehenengo neurona T11-T12 eta L1 mailan kokatzen da. Toraxeko nerbio esplakniko txikia, imoa eta lehenengo gerri nerbioa. Nerbio zuntzak kate ortosinpatikotik pasatzen dira, sinaptatu gabe, eta aorta aurreko gongoiletara doaz.
    • Toraxeko nerbio esplakniko txikiaren zuntzak gongoil aortiko errenalean sinaptatzen dira.
    • Toraxeko nerbio esplakniko imoaren zuntzak giltzurrun arteriaren atzeko gongoil sinpatiko batean sinaptatzen da.
    • Gerriko nerbio esplaknikoa giltzurrun nerbioan sortzen da, eta giltzurrun barruko gongoil sinpatiko batean sinaptatzen da.

Nerbio hauetan gongoil aurreko edo atzeko zuntzak daude.

  • Parasinpatikoa: 2 atalek hartzen dute parte:
    • Goikoarenak: bagoaren nukleo dortsalean sortu, gongoil aurreko zuntzak bagoaren beste zuntzetik jeisten dira, plexu ezberdinetik pasaz, giltzurruneraino iritsiz. Giltzurrunean dauden 2.neuronekin sinpatatzen dira.
    • Behekoarenak: S2-S3-S4 mailetako alboko adarretan kokatzen diren nerbio zuntz hauek pelbiseko nerbio esplagnikoak/zutitzaileak dira. Hasieran pelbiseko plexu hipogastrikora iristen dira.

Nerbio hipogastrikoko zuntzak goiko plexu hipogastrikora, plexu intermesenterikotik pasatuz, giltzurrun plexura eta giltzurrunetara iristen dira, 2.neuronekin sinaptatzeko.


Itzulera linfatikoa [aldatu]

Hodi linfatiko gehienak giltzurruneko hiloetatik irteten dira, eta kate lunbarreko aortaren goikaldeko gongoil linfatikoetara irsten dira

Lotutako gaixotasunak [aldatu]

Giltzurrunekin zerikusia duten gaixotasunetaz arduratzen dira Nefrologia eta Urologiako espezialistak, batik bat.

Hauexek dira ohikoenak:

Kanpo loturak [aldatu]