Eloi
Wikipedia(e)tik
San Eloi (latinez Eligius) Noyon-Tournaiko apezpikua izan zen, 641-660 urteetan (Chaptelat, Limousin, 588 - Noyon, 660). Urregina zen. Dionisio santuaren mausoleoa egin zuen, eta Klotario eta Dagoberto errege frankoen dirugin nagusia izan zen. Noyongo apezpiku izendatu ondoren, kristautze-lan handia egin zuen hango biztanleen artean; Solignaceko monasterioa sortu zuen (632), eta Frantziako iparraldeko kristau-fedearen zabaltzaile handiena izan zen. Urregin, zilargin eta forjarien patroia da, eta abenduaren 1a da haren jaieguna.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.