Limousin
| Limousin | |
|---|---|
| — Frantziako eskualdea — | |
| Prefektura | Limoges |
| Departamenduak | Corrèze Creuse Haute-Vienne |
| Gobernua - Presidentea - Prefeta |
Jean-Paul Denanot (PS) Dominique Bur |
| Eremua - Guztira |
16.942 km² |
| Biztanleria (2007) - Guztira - Dentsitatea |
727.000 42.9 bizt/km² |
| Azpibanaketak - Barrutiak - Kantonamenduak - Udalerriak |
8 106 747 |
| Eskualdeko Kontseiluaren webgunea | |
Limousin (okzitanieraz Lemosin) Frantzia erdialdeko eskualdea eta Okzitaniako probintzia tradizionala.
Corrèze (19), Creuse (23) eta Haute-Vienne (87) departamenduek osatzen dute. Prefektura Limoges hirian dago.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Eskualde mugakideak [aldatu]
Centreko lurraldea iparraldean; Auverniako eskualdea, ekialdean; Akitania eta Midi-Pyrénées, hegoaldean, eta Poitou-Charentes, mendebaldean.
Datu orokorrak [aldatu]
16.942 km2-ko azalera du, eta, 2010ean, 727.000 biztanle. Hiriburua Limoges da. Hiri nagusiak: Brive-la-Gaillarde, Guéret eta Tulle.
Orografia eta klima [aldatu]
Massif Central mendien ondoko lautadak eta mendi apalak zabaltzen dira ekialdean (Gentoux, 950 m; Millevaches, 978 m, eta Monédières, 920 m) eta zabaldi apalagoak mendebaldean. Hegoaldean daude lur beherenak (Brive, 142 m). Mendebaldean arroila sakon bihurriak daude (Creuse, Vienne, Vézère et Corrèze).
Klima Mediterraneo aldekoa da oro har: uda beroak eta negu freskoak. 700-1.000 mm euri izaten da urtean.
Ekonomia [aldatu]
Limoges hiria da lurraldeko ekonomiagune nagusia. Ospe handiko portzelanarekin batera (azken hamarkadetan guztiz berritu dute Limogesko portzelanarako industria), industria tradizionalak bizirik dirau (larrukiak, papera, altzariak) eta industria berria sortu da azkenaldi honetan (metalgintza, industria elektrikoa, eta beste).
Limousin osoko industriaren erdia Limoges hirian dago. Corrèzeko departamenduan Brive-la-Gaillarde da industria-hiri nagusia, eta Creusekoan Guéret.
Industria, dena den, bigarren mailakoa da, oro har (% 30,6). Nekazaritza da nagusi Limousingo lurraldean (% 33,6) eta abere-hazkuntzak hartzen du jarduera horien % 80 (behi- eta ardi-azienda).
Gero eta garrantzitsuagoa da zerbitzuen alorra (% 35).
Historia [aldatu]
Historiaurreko garaietako giza arrastoak aurkitu dira Limousinen. Neolito Arotik aurrera bizigune egonkor ugari eratu ziren, eta herri zeltak eta ligurrak izan ziren bertan. K. a. 51. urtean erromatarrek konkistatu zutenean galiarrak ziren nagusi.
III. mendean hasi zen kristautzea Martzial santuaren eskutik. IV. mendearen bukaeratik aurrera bisigodoen mendean egon zen.
VII. mendean Akitaniako dukeen eraginpeko lurralde bihurtu zen.
XII. mendean, Eleonor Akitaniakoa Henrike II.a Ingalaterrako erregearekin ezkondu ondoren, Ingalaterrako koroari lotu zitzaion, eta Erdi Aro guztian Frantziako erresumaren eta Akitaniako lurren arteko muga zen.
XVII. mendean Frantziako erresumako lurralde bihurtu zen, eta Limoges hiria bihurtu zen bertako hiriburu. Frantziako iraultzaren ondoren hiru departamendutan banatu zen Limousingo lurraldea: Corrèze, Creuze eta Haute-Vienne.
XIX. mendean, hazkunde txiki bat izan zuen bertako biztanleriak burdinbideak zabaldu ondoren (900.000 biztanle 1861ean eta 986.000 1891n), baina hurrengo 70 urtean biztanleriaren laurdena galdu zuen.
Limousindar ospetsuak [aldatu]
- Pierre-Auguste Renoir (1841-1919), Limogesko margolari inpresionista.
Kanpo-loturak [aldatu]
- Limousin-eko webgune ofiziala (Frantsesez)
| Frantziako eskualde historikoak | ||
|---|---|---|
|
Alsazia • Angoumois • Anjou • Artois • Aunis • Auvernia • Beaujolais • Berry • Bearno • Borboierria • Borgoina • Bretainia • Comtat Venaissin • Dofinerria • Flandriako konderria • Foix • Forez • Franche-Comté • Gaskoinia • Guiena • Frantziako Uhartea • Hainauteko konderria • Korsika • Languedoc • Landau • Limousin • Lorrena • Lyonerria • Maine • Marche • Nafarroa Beherea • Nivernais • Normandia • Orleanerria • Pertxe • Pikardia • Poitou • Proventza • Roussillon • Saintonge • Turena • Trois-Évêchés • Xanpaina |
||
| Frantziako eskualdeak | ||
|---|---|---|
|
Frantzia metropolitarra : Akitania • Alsazia • Auvernia • Borgoina • Bretainia • Centre • Champagne-Ardenne • Franche-Comté • Île-de-France • Korsika • Languedoc-Roussillon • Limousin • Lorrena • Midi-Pyrénées • Nord-Pas-de-Calais • Normandia Garaia • Normandia Beherea • Pays de la Loire • Pikardia • Poitou-Charentes • Provence-Alpes-Côte d'Azur • Rhône-Alpeak Itsasoz haraindiko eskualdeak : Guadalupe • Guyana • Martinika • Mayotte • Réunion |
||
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.