Frankoen Erresuma
|
Frankoen Erresuma |
|||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| III. mendea – 843
Monarkia |
|||||||||||||
Inperioaren hedapean |
|||||||||||||
| Hiriburua | Tournai (431-508) Paris (508-768) |
||||||||||||
| Hizkuntza(k) | germaniar, erromantze eta eslaviar hizkuntzak | ||||||||||||
| Erlijioa | Katolizismoa | ||||||||||||
|
|||||||||||||
Frankoen Erresuma edo Frankia (latinez: regnum Francorum) III. eta X. mendeen artean frankoen kontrolpean zegoen lurraldea izan zen. Karlos Martel, Pepin Laburra eta Karlomagnoren ia etengabeko kanpainak eta gero bere hedapen handiena lortu zuen IX. mendean.
Germaniarren tradizioaren arabera familiaren ondorea anaien artean banatzen zutenez, frankoen inperioa zenbait regna-tan (erresuma edo azpierresuma) banaturik zegoen. Erresuma hauen kopuru eta geografia denboraren poderioz aldatu zen baina Francia edo Frankia denak izendatzeko balio zen, Rhin eta Mosa arteko Austrasia edo Loiratik iparraldean eta Senatik mendebaldean zegoen Neustria barnean izanik. Edonola ere, zentzu zorrotzean, Francia esatean Inperioko hiriburua zen Paris inguruko eskualdeaz aritzen ziren, izan ere, egungo eskualdeak Île-de-France (Frantziako uhartea) izena du eta Frantziako Erresuma bertan jaio zen.
Regnum Francorum-ren erregeak [aldatu]
Merovingiarrak [aldatu]
- 481-511 : Klovis I.a
- 558-561 : Klotario I.a
- 613-629 : Klotario II.a
- 632-639 : Dagoberto I.a
- 673-675 : Txilderiko II.a
- 687-691 : Teodoriko III.a
- 691-695 : Klovis IV.a
- 695-711 : Txildeberto IV.a
- 711-715 : Dagoberto III.a
- 719-721 : Txilperiko II.a
- 721-737 : Teodoriko IV.a
- 743-751 : Txilderiko III.a
Karolingiarrak [aldatu]
- 751-768 : Pepin Laburra
- 771-814 : Karlomagno
| Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |