Eltxumendi

Koordenatuak: 42°52′55″N 1°43′37″W / 42.882°N 1.727°W / 42.882; -1.727
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eltxumendi
Datu orokorrak
Garaiera854
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°52′55″N 1°43′37″W / 42.882°N 1.727°W / 42.882; -1.727
MendikateaEltxumendiko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Eltxumendi, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da.

Oteitza eta Saratsa aldeko gari soro eta larreek itxura lehorra ematen badiote ere baso eremu zabalak ditu Eltxumendik goi aldean; hori bai, baso zakarrak, arantza ugariko landaretza eta artadia.

Hainbat lekutan higadurak egindako urratuak ere ikus daitezke eta bideak hauts bihurtuta eta larreak lastotuta gelditzen dira uda aldian. Ez dauka bereizgarri nabarmenik, tontorrean doi-doi harrotzen den ertz harritsua ez bada. Bertan, larreak estali ezin duen eremu harritsuan, erpin geodesikoarekin batera, buzoi parea. Ez du ematen halere gunerik altuena hori denik, aldapak gora egiten du oraindik iparralderago dagoen pinudiaren aldera. Bista hobeak zeudelako jarriko zituzten dauden lekuan. Dena dela, aldeak txikiak dira oso.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eltxumendi, http://www.euskal-herria.org/.