Elva Ambía

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elva Ambía
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElva Ambía
JaiotzaHuancavelica (en) Itzuli, 1941 (82/83 urte)
Herrialdea Peru
Hezkuntza
Hizkuntzakkitxua
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Elva Ambía (Huancavelica, 1941) kitxua jatorriko perutar idazle eta hizkuntza aktibista da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko kitxua hiztuna, Elva Ambía Andeetako Huancavelica eskualdean jaio zen eta Chincherosen (Apurímac) hazi zen. Gero Limara joan zen bizitzera familiarekin batera. Egoera ekonomikoa zela eta, familiari laguntzeko, 22 urterekin Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuen[1]. New Yorken arropa fabriketan, ongizate bulegoetan eta eskoletan lan egin zuen.

Ambíak dio aktibismoan hasi zela New Yorkeko liburutegi batean kitxuerazko liburuak arrakastarik gabe bilatzen saiatu zenean. Orduan, bere hizkuntza eta kultura sustatzeko beharra sentitu zuen[2]. 2012an New Yorkeko Kitxua Taldea sortu zuen[3]. Erakunde honen helburua New York hirian kitxua hizkuntzak zaintzea eta zabaltzea da tailer, kultur ekitaldi eta hezkuntza-programazioaren bidez[4][5].

2015ean Viviendo con el Quechua/Living Quechua dokumentala estreinatu zen, Elva Ambíak kitxua eta Estatu Batuetako hizkuntza indigenak sustatzeko egindako lanaren istorioa kontatzen duena[6].

2017an Ambíak Qoricha haurrentzako liburua argitaratu zuen kitxuaz, gaztelaniaz eta ingelesez[7].

2018an Kitxua Saria irabazi zuen[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Cardenas, Cat. «Meet Elva Ambía, the Woman Who Started a Quechua School in NY to Pass on the Language» Remescla 2018-11-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  2. (Ingelesez) «Discovering Quechua with Elva Ambia» Discovering Language 2020-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  3. (Ingelesez) Samuels, Tanyanika. «Reviving a Fading Language Called Quechua» The Wall Street Journal 2014-05-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  4. (Ingelesez) «Quechua Collective: About» Quechua Collective (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  5. (Ingelesez) Hogan, Gwynne. «Preserving the Language of the Andes in NY» Voices of NY 2014-03-10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-06-10) (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  6. (Ingelesez) «Screening of ‘Living Quechua’ and a conversation with Quechua-language activist Elva Ambía – Quechua at Penn» Quechua at Penn 2016-03-04 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  7. (Ingelesez) «Qoricha: A Book Signing and Reading in Quechua» Center for Latin American and Caribbean Studies 2017-02-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  8. (Ingelesez) «Awardees» The Quechua Alliance (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]