Emil Boc

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:21, 28 apirila 2015

Txantiloi:Agintari infotaula


Emil Boc (Răchiţele, 1966ko irailaren 6a) politikari errumaniarra da, Errumaniako lehen ministroa 2008ko abenduaren 22tik 2012ko otsailaren 6a arte. Cluj-Napocako alkatea ere izan zen 2004ko uztailaren 12tik 2009ko urtarrilaren 5a arte.

2009ko urriaren 13an bere gobernuaren aurkako zentsura-mozio baten ondorioz agintea galdu zuen. Gobernu berria aukeratzen zen bitartean, Boc lehen ministro karguan egon zen.

2004. urtean, Errumaniako zuzeneko telebista-saio batean, mundu osoan ezaguna egin zuen istripua izan zuen, 3 metroko garaieratik erosi zen-eta.

2009. urtean, Traian Băsescu Errumaniako presidenteak Boc berrautatu zuen lehen ministro gisa.

Biografia

1966ko irailaren 6an jaio zen Mărgăun, Cluj konderrian, Errumania oraindik errepublika sozialista zenean.

Babeş-Bolyaiko unibertsitatean ikasi zituen (Cluj-Napoca). Historian eta Filosofian graduatu zen 1991ean, eta Zuzenbidean 1995ean.

1996an Clujeko abokatuen elkargoan sartu zen. Gaur egun, unibertsitateko irakaslea da.

1994an Oana Bocekin ezkondu zen, eta bi alaba izan dituzte (Cezara eta Patricia).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emil Boc Aldatu lotura Wikidatan