Lehendakari

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Eusko Jaurlaritza
Botere legegilea
Botere judiziala
Erakundeak

Lehendakari hitza EAJko kideek sortutako neologismoa da, Euskadi, Eusko eta Jaurlaritza bezala. Hasiera batean, izen horiek guztiak Euskal Herriari (edo era hertsiago batean, Bizkaiari) bakarrik zegozkien. Hala ere, orain Lehendakari Eusko Jaurlaritzaren buruari deritzo. Sarritan Nafarroako Gobernuaren buruari ere lehendakari izena ematen zaio euskaraz. Euskara Batuan Lehendakari idatzi behar da, hatxeduna, lehen hitzetik baitator.

"Lehendakari" hitza gehienbat EAEko gobernuburua izendatzeko erabiltzen da, baina hala ere berdin-berdin erabil daiteke gainerako erakunde, talde, instituzio edo gobernuren kasuan ere: alderdiko lehendakaria, mendizale elkarteko lehendakaria, AEBetako lehendakaria, Espainiako edo Frantziako lehendakaria, etab. Dena dela, kasu hauetan guztietan erabilera orokortuko hitza "presidente" da.

[aldatu] Eusko Jaurlaritzako Lehendakarien zerrenda

Legegintzaldia Lehendakaria Alderdia Oharrak
Errepublika eta Diktadura garaian
1936-1960 Jose Antonio Agirre Lekube EAJ Erbestean 1937-1960
1960-1978 Jesus Maria Leizaola Sanchez EAJ Erbestean
Transisio demokratikoa
1978-1979 Ramon Rubial Cavia PSE Euskadiko Kontseiluko presidentea
Gernikako Estatutua
I. (1980-1984) Carlos Garaikoetxea Urriza EAJ
II. (1984-1985) Carlos Garaikoetxea Urriza EAJ Kargua utzi zuen EA sortzerakoan
II. (1985-1986) José Antonio Ardanza Garro EAJ
III. (1986-1990) José Antonio Ardanza Garro EAJ
IV. (1990-1994) José Antonio Ardanza Garro EAJ
V. (1994-1998) José Antonio Ardanza Garro EAJ
VI. (1998-2001) Juan José Ibarretxe Markuartu EAJ 1999an izendatua
VII. (2001-2005) Juan José Ibarretxe Markuartu EAJ
VIII. (2005-2009) Juan José Ibarretxe Markuartu EAJ
IX. (2009-2011) Patxi Lopez Alvarez PSE-EE


Jose Antonio Agirre Región Autónoma del País Vasco izan zenaren lehen Lehendakaria izan zen, Franco-ren armadak autonomia kendu zuen arte 1937. urtean.

Franco hil osteko hiru Lehendakari EAJ alderdikoak izan dira, eta beste bat PSE-EEko kidea.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak