Emme ibaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Emme
Emme
Emme bei Schüpbach.jpg
Emme ibaiaren ikuspegia Schüpbachetik igarotzerakoan
Luzera 80 km
Arroa 983 km²
Emaria 20-500 m³/s
Iturburua Bernako kantoia
Ibai ahoa Aar ibaia
Aar bassin.svg

Emme ibaia Suitzako ibai labur bat da, Aar ibaiaren ibaiadar bat.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emme ibaiak Hohgant eta Augstmatthorn arteko gunean du iturria, Bernako kantoian, eta Emmental eskualdea zeharkatzen du. Aar ibaian isurtzen ditu bere urak, ibai honen eskuin ibarrean, Solothurn herritik uretan behera. Ibai honen arroa 983 kilometro karratukoa da. Batez besteko emaria 20 metro kubiko segundokoa da. Gehienezko emaria 500era iris daiteke. Emme ibaia bere bapateko emari aldaketengatik ezagutzen da.

Die Wassernot im Emmental (Uholdea Emmentalen) narrazioak, Jeremias Gotthelfek idatzia, ezagutzen den uholderik handiena deskribatzen du, 1837ko abuztuak 13an gertatu zena. Uholde honen eta beste batzuen ondorioz, Emme ibaia, ia bere osotasunean bideratu behar izan zen, eta bi alboetan presak eraiki behar izan ziren. Emme ibaiaren ibaiadar nagusiak Ilfis ibaia eta Limpach ibaia dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emme ibaia Aldatu lotura Wikidatan