Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco
Jatorria
IzenburuaEnciclopedia General Ilustrada del País Vasco
ArgitaletxeaAuñamendi (argitaletxea)
Ezaugarriak
Genero artistikoaentziklopedia
Hizkuntzagaztelania
Zatiak82 liburuki

Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco, Euskal Herriari buruzko ezagutza jasotzen duen entziklopedia handia da. Lehen alea 1979an argitaratu zuten paperean Auñamendi argitaletxeak eta 1996an, digitalizatzeko eta Interneten eskaintzeko akordioa sinatu zen, Auñamendi Entziklopedia izango zena sortzeko[1].

81 liburuki ditu, honela bantatua: hiztegiko 58 liburuki, bibliografiako 10 liburuki, literaturari buruzko 5 liburuki, Euskal Herriko Historia orokorrari buruzko 7 liburuki (Historiaurreko 1, erromatarren garaiko 2, Antzinate Berantiarreko eta Erdi Aroko baskoien garaiko 1 eta iruindar erresumako garaiko 3), etnografia eta soziologiari buruzko liburuki 1 eta beste bat joko eta euskal kirolei buruzkoa[2]. Argazki asko ditu.

Bi gorputz baititu: A gorputza «Euskal Hiztegi Entziklopedikoa» da eta B gorputza, entziklopedia sistematikoa da, artikulu orokorrekin (adibidez, ekonomia), bereziekin (adibidez, pilota) eta zehatzekin (adibidez, Lizarra edo Foru Pasea)[3]. Bibliografiaren 10 liburuki C gorputzean biltzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Estornés Zubizarreta, Idoia. (1998). «Acuerdo entre la Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco Auñamendi y Eusko Ikaskuntza / Sociedad de Estudios Vascos» Rev. int. estud. vascos 43, 2: 633-648..
  2. (Gaztelaniaz) «Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco. Auñamendi. Diccionario» todocoleccion.net (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
  3. (Gaztelaniaz) Botrel, Jean-François. (2002). «Enciclopedias, identidad y territorios en la España postfranquista» de las Voces, Juan Miguel : Prensa, impresos y territorios en el mundo hispánico contemporáneo: 31-44. ISBN 295168651X..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.