Endika Perez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Endika Perez

Bizitza
JaiotzaPasai Donibane1987ko otsailaren 26a (37 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Endika Perez De la Torre (Pasai Donibane, 1987ko otsailaren 26a) traineru estropadetako patroia da, San Juango traineruan aritzen dena. Bi aldiz irabazi du TKE Ligako patroi onenaren saria.[1]

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko klubean aritu izan da beti. 2007an egin zuen debuta KAE Ligan zegoela eta 2009an maila igo zuen taldeak. 2010. urtea oso ona izan zen, TKE Ligan hirugarren egin baitzuen taldeak eta Kontxan laugarren. Hurrengo urteetan hainbat bosgarren postu izan zituen Kontxan eta Ligan 4.ak eta 5.ak izan ziren. 2015 eta 2016an Endika Perez berak irabazi zuen patroi onenaren saria. Urte haietan klub bereko patroien puntuak gehitu egiten ziren sailkapenerako eta 2015ean Jon Ormazabalekin eta 2016an Unai Olidenekin txandakatu zen txopan. 2017an maila galdu zuen San Juanek eta ordutik KAE 1 Ligan ari da.

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Denboraldiak
San Juan 2007-

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Patroi onenaren saria eman dute Ondartzan - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]