Wikipedia, Entziklopedia askea
Enrique Aresti Torres (Artziniega, 1852ko abenduaren 6a - Bilbo, 1946ko urtarrilaren 17a) bizkaitar politikari eta enpresaburua izan zen. 1882ra arte Mexikon lan egin zuen. Urte hartan, Euskal Herrira itzuli eta hainbat enpresa sortu zituen, tartean Cadaguako trenbidea edo Resinera Española. Bizkaiko Aurrezki Kutxa eta Banco de Bilbaoren kontseiluan izan zen.
1898an Bizkaiko Ahaldun Nagusi hautatu zuten eta 1907an Bizkaiko gobernadore zibil. 1908an Arestiko konde izendatu zuten.