Enter Sandman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Enter Sandman
Metallica(r)en abestia albumetik
Argitalpena Black
Grabazioa 1991
Musika mota Thrash metal
Hizkuntza Estatu Batuak
Iraupena 5:30
Diskoetxea Elektra Helping
Idazlea Kirk Hammett
James Hetfield
Lars UlrichEd
Ekoizlea Bob Rock
kronologia
One (1989) "Enter Sandman" Don't Tread On Me (1991)

Enter Sandman ("Sar Dadila Sandman") 1991an thrash eta heavy metal musika jotzen duen Metallica estatubatuar taldeak sortutako abestia da. Abestiaren musika Kirk Hammett, James Hetfield eta Lars Ulrichek moldatu zuten, eta Bob Rock ekoizleak ekoiztu zuen. Hitzak berriz taldeko abeslari eta gitarrajolea den Hetfieldek idatzi zituen.

Metallica taldeak abesti soil edo single gisa kaleratu zuen lehenbizikoa izan zen, Black deituriko diskoaren aurreneko abestia ere izan zelarik. Abesti arrakastatsua izan zen, munduan zehar 15 milioi kopia saldu zituen eta gainera taldearen ospea oraindik gehiago areagotu zuen. Estatu Batuetan 500.000 kopia baino gehiago saldu zituenez, Enter Sandman abestiak urrezko diskoaren kategoria bereganatu zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]