Thrash metal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Thrash metal


Thrash metal musika heavy metalaren deribatu bat da. Honen erritmoa, speed metalaren eta hardcore punk-aren nahiko antzekoa da. Bere agresibitateari eta azkartasunari erreparatuz.

Genero honetako abestiak perkusio asko sartzen dute eta gitarrarekin riff azkarrak eta soinu zikinekoak (distorsio handiarekin). Letrei dagokienez errelitatea eta gizarteari buruz egiten dute kritika, edo gerrei eta satanismoari buruz, baina azken hau black metal musikan gehiago ematen da.

Thrash estiloa heavy metalaren lehenetariko subgeneroa izan da, eta influentzia handiko musika izan da “metal extremo” deritzon generoan. Honetan nabarmentzen dira death metal eta black metal batez ere.

Musika estilo hau thrash metal deitzen da gitarra jotzerakoan energia handiarekin, puak eta kordak egiten zuen doinuagatik. Gutxi gora behera “thrash” edo antzeko zerbaiten soinua.


Ezaugarriak

Thrash musikaren ezaugarri nagusiak bere tempo azkarrak dira, riff arinagoak distortsio handiarekin eta erritmoa. Gitarra soloak oso azkarak izaten dira eta teknika askoren erabilpenaz osatuak daude, adibidez sweep picking, palm mute edo tapping. Bateriak garrantzi handia dauka, 180bpm baino azkarrago jo behar dutelako. Batzuk pedala eta bomboa bakarrik erabiltzen dute, beste batzuek bi bombo edo bi pedal izateaz baliatzen dira. Abeslariak ahots urratuarekin absten du normalean, batzuetan growl edo gutural batzuk sartuz. Azkartasun eta musikaren oldarkortasun hori hardcore punk estiloaren oso antzekoa da. Thrash musika jotzen duten bajistek aldiz erritmo frenetiko hori eramateko pua batekin jo ohi dute, hala ere Frank Bello, Greg Christian Jack Gibson, Steve DiGiorgio , Cliff Burton eta hauek bezalako askok hatzekin jotzen dute. Bajista orok distortsioa ematen diote, teknika horren aitzindariak Lemmy (Motörhead), Tom Araya (Slayer), David Ellefson (Megadeth), Cliff Burton (Metallica) izanik.


Musika estilo honen letrak normalean ildo beretik joaten dira, hauetan gizarte arazoei, satanismoari, gerrei, suizidioari, hilketei, injustiziari... buruz joaten dira normalean. Hala ere badaude ezsepzioak Nile taldea bezala egipto eta antzinako gauzei buruz hitz egiten dutenak ere adibidez. Eta talde hau bezala beste batzuk ere badaude.

Historia

Thrash musika 1970 ren azken urteetan hasi zen eta 1980 aren hasieran. Speed metal talde batzuk NWOBHM influentziaren bidez, jotzeko abiadura igo eta thrashcore aldaketak sartzen hasi ziren. Horetako batzur Venom, Iron Maiden, Motorhead... Musika honen lehnetarikoa bezala Overkill taldea dago kontsideratuta, “The best within” abestiarekin. Metallica ere lehenetarikoa dela esaten da. Hala ere, talde honek, Overkill taldearen “the best within” abestia atera zuenerako “hit the lights” abestia konposatua zuen. Thrash metala -ak bere hasieretatik metalero gogorren erantzuna bezala hartu zen. 1980 an glam metal taldeak Ratt edo Mötley Crüe, Twisted Sister… bezala bere musika komunikabideei saltzen ziotenean bakarrik ospea lortzeko helburuarekin.

Thrash-aren aireratzea 1985ean produzitu zen, Overkill bandak bere album debuta, Feel the Fire, eta Slayer argitaratu zituenean egin zuen berezkoa bere funtsezko EP-arekin Haunting the Chapel 1984ko, zeinek "Chemical Warfare" kanta sartzen zuen. Gertaera hauek by Bonded eraman zuten thrash ilunago eta gogorragoko eraketara, Exodus-eko diskoan ikus daitekeena bezalako, Blood, edo Slayer-eko, Hell Awaits-eko-a, 1985eko biak. Urte honetan Artillery-ek debuta egiten zuen ere Fear of Tomorrow-ekin eta Megadeth-ekin, Killing Is My Business-ekin, Metallica Dave Mustaine-en gitarra-jotzaile ohiaren bandarekin... Good! And Business Is Metallica lantza ere 1984 Ride the Lightning-eko bere bigarren diskoan oinarriak ezartzen zituen estilo ilunago eta, 'Em All' Kill-eko lehen thrash zaratatsu eta desartatsutik|desluze urrunduz, araztutakorako bilakaerarako tokian. Baina 1986ko urtean da thrash-a iritsi zenean, hainbat album kaleratu zirenean, bere puntu altuenera batzuk nabarmentzeko; Peace Sells... But Who's Buying?,

Thrash estilo desberdinak

Beste musika generoak bezala thrash metalak ere badauka bere estilo desberdinak kokapenaren arabera. Soinu desberdinekin.

Bay Area thrash metal: Teknika hobeagoa erabili ohi dute eta progresiboagoa izaten da, New Wave of British Heavy Metal tendentziarekiko gehiengo influentzia izan duena. Hona hemen talde batzuk; Slayer, Testament, Exodus eta Metallica honen adibide oso onak dira.

East Coast thrash metal: Punk eta hardcore-aren soinua hartzen du, garrantzitsuagoa da agresibitatea eta arintasuna teknika baino. Anthrax, Nuclear Assault, Overkill, Whiplash, dira adibide batzuk. Hala crossover beste talde batzuk honekin influentziatuak: S.O.D., Method of Destruction eta Agnostic Front.

Teutonic terror: Alemania aldeko thrash taldeak, hala nola, Kreator, Sodom, Destruction, Tankard (metal alemaniarraren lau handiak)1980 garrantzi handia hartu zuten musikaren munduan. Bere gaiak gerren inguruan eta satanismoaren inguruan izaten dira, soinu gordinago batekin. Holy Moses, Living Death, Exumer, Iron Angel, Angel Dust, Coroner, Tank, Raven edo Venom adibide oso argiak dira.

Brazilian thrash metal:Thrash-aren eszena klasikoenak hauek dira, death metalarekin antzekotasun hadia izanik. Teutonic terror erabiltzen dituen gai beren inguruan doaz letrak, hala nola, satanismoa eta gerrak. Teknika klasiko hau erabiltzen duten taldeak: Sepultura, Sarcófago, Mutilator, Vulcano ,Violator.

American thrash metal: agian korronte garrantsitsuena 1980-tik gaur egunerarte, hala ere gaur egun ez dago desberdintasun bi kosten artean honako taldeak aurkitzn ditugu: Municipal Waste, Havok, Warbringer, Toxic Holocaust beste askoren artean.

European thrash metal:Europan eratu diren talde guztiak sartzen dira mugimendu honetan, hala nola Ingalaterra, Irlanda, Italia, Espainia, Portugal,Grezia, Escozia, Polonia, Finlandia, Suezia, Noruega edo Frantzia beste hainbaten artean. Mugimenduaren talde garrantsitsuenak honakoak dira: Angelus Apatrida, Cancer, Evile, Witchery, Decadence eta Crisix.