Epiroko Despotatua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Epiroko Despotatua Latindar Inperioa, Nizeako Inperioa eta Trebisondako Inperioarekin batera. Mugak ez dira batere zehatzak 1204an.
Epiroko despotatua sortu zenetik bere boterearen garai gaileneraino 1230ean.

Epiroko Despotatua (Artako Despotatua ere deitua) Epiro eskualdean sortu zen 1204an Konstantinopolis gurutzatuen esku erori eta Konstantinopoliseko Latindar Inperioa sortu ondoren. 1205 eta 1358 bitartean existitu zen.

[aldatu] Historia

1204an gurutzatuek Konstantinopolis konkistatu zuten, eta Pemaneoko guduan garaipena lortu ondoren (1204ko abendua) Bitinian sartu ziren. Konstantino Laskaris enperadorea borrokan hil zen 1205eko urtarrilean eta bere anaia Teodoro I.a Laskaris Nizeako enperadore izendatua izan zen. Baina Konstantinopoliseko aitalehena zen Joan X.a Kamatherosek, Traziara ihes egin zuena, ez zuen Nizeara joan izan nahi Teodoro koroatzera. Bulgariarrek Trazia 1205eko otsailean inbaditu zuten armada kumanoen laguntzarekin, eta, aldi berean, Teodorok porrot lazkarri bat jasan zuen gurutzatuen aurka, orain latindar deituak, Adramitioko guduan. Latindarrek ia Trazia guztia eta Bitinia okupatu zituzten, Saint Pol (Demotikako konderria) eta Luis Bloisekoa (Bitiniako Dukerria) kondearen kontura dukerri bihurtu zituztenak.

Traziako greziarrak matxinatu egin ziren, eta Demotika eta Adrianopolisek euren burua bulgariarri eman zieten. Filipopolis, nominalki Rainiero Trithekoari emandako dukerri baten buru zena, setiatua izan zen. Baldintza hauetan, Nikopoliseko bizantziar gobernaria zen Mikel I.a Angel Komnenok bere burua despota izendatu zuen eta bere domeinuak hedatu zituen hiriburu bezala Arta izendatuz.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak