Otomandar Inperioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Otomandar Inperioa
دَوْلَتِ عَلِيّهٔ عُثمَانِیّه
Devlet-i ʿAliyye-i ʿOsmâniyye
Yüce Osmanlı Devleti
Sublime Ottoman State

1299 – 1923
Autokrazia
Ottoman flag.svg Osmanli-nisani.svg
Sorrera 1299
I. Konstituzioa 1876 - 1878
Sultanerriaren ezeztapena 1922ko azaroaren 1a
Lausannako Tratatua 1923ko uztailaren 24
Hiriburua Söğüt (1302–26)
Bursa (1326–65)
Edirne (1365–1453)
Istanbul (Constantinopla) (1453–1922)
Erlijioa Islam sunnia eta beste minoria batzuk.
Aurrekoak
Flag of Palaeologus Dynasty.svg Bizantziar inperioa
Seljuk Sultanate of Rum 1190 Locator Map.svg Rumeko Sultanerria
Ondorengoak
Turkiako Behin-behineko Gobernua Flag of Turkey.svg
Lehen Errepublikoa Helenikoa Flag of Greece (1822-1978).svg
Egiptoko Kediverria Flag of Egypt (1882-1922).svg
Bosnia-Herzegovinako probintzia inperiala Flag of Bosnia (1908-1918).svg
Diriyahko Emirerria Flag of the First Saudi State.svg
Albaniako Gobernu Probisionala Flag of Albanian Provisional Government (1912-1914).svg
Errumaniako Erresuma Flag of Romania.svg
Bulgariako Printzerria Flag of Bulgaria.svg
Britainiar Zipre Flag of the United Kingdom.svg
Frantziar Aljeria Flag of France.svg
Tunisiako frantziar protektoratua Pre-1999 Flag of Tunisia.svg
Kuwaiteko Sheiksuna Flag of Kuwait (1915-1956).svg
OELA Flag of None.svg
Libia italiarra Flag of Italy (1861-1946).svg
Yemengo Erresuma Flag of the Mutawakkilite Kingdom of Yemen.svg

Otomandar Inperioa[1] edo Ate Gorena[1] (otomandar turkiera zaharrean: دولت عالیه عثمانیه Devlet-i Âliye-yi Osmâniyye, azken otomandarrean eta egungo turkieraz: Osmanlı Devleti edo Osmanlı İmparatorluğu) 1299tik 1922 arte turkiarrak buru zituen inperioa izan zen, etnia eta erlijio anitzekoa. Boterearen erpinean (XVI. eta XVII. mendeetan, hiru kontinentetan zehar hedatzen zen: hego-ekialdeko Europan, Ekialde Hurbilean eta Iparraldeko Afrikan; mendebaldean Maroko mugatik ekialdean Kaspiar Itsasoraino, iparraldean Austriako mugatik egungo Somaliaraino. Hogeita bederatzi probintzia —Moldavia, Transilvania eta Valakia haren mendeko printzerriak gehitzeke— izatera iritsi zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inperioaren hedaduraren bilakaera, 1300-1923 urte bitartean, 2010eko estatu arteko mugak erakusten dituen mapa batean.

Seljuk etxea turkiarren adar bat zen, IX. mendean Kaspiar Itsaso eta Aral itsasoaren iparraldean kokatuta zegoena. X. mendean, seljukarrak mendebaldera mugitzen hasi ziren, Anatolia aldera. Manzikert (Malazgirt) batailaren ostean, tribu horiek hortxe finkatu ziren 1071n. Horren ondorioz, Anatoliako seljuk sultanerria osatu zen, Asiako erdialdea bereganatuta zeukan seljuk inperioaren adar independentea. 1243an, seljukar armadak mongoldarrek garaitu eta suntsitu zituzten. Astiro, inperioa desegin zen. Kinka horretan, Osman (edo Otman) I.a buru zuen turkiar estatua garatu zen, Otomandar Inperioa eratu arte, seljukar eta bizantziarren hutsunea betetzeko.

Otomandar Inperioak mendebaldea eta ekialdea lotu zituen 623 urteko historian. Konstantinopolis (egungo Istanbul) hiriburua, aurreko mediterranear inperioen (Erromatarrena eta Bizantziarrena) ondorengo musulmana zen otomandarra. Horrela, otomandarrek erromatar eta islamdar ohituren ondorengotzat jotzen zuten euren burua.

XVI. eta XVII. mendeetan, munduko estaturik boteretsuenetakoa izan zen: Balkanetan zehar aurrera egin zuen, Vienako ateetaraino; mendean zituen Itsaso Beltzaren iparralde-ekialdeak; hego-ekialdetik, Yemen eta Persiar golkoaraino hedatzen zen; eta mendebaldean, Aljeriaren mendebalderaino.

Alabaina, XVIII. eta XIX. mendeetan inperioaren gainbehera gertatu zen, pixkanaka lurraldeak, botere militarra eta aberastasuna galduz joan baitzen. Alde batetik, europarren aurrean: Austriar inperioa, Errusiar inperioa eta Balkanetako kristauen matxinadak; eta beste aldetik tokiko gobernadoreetatik (Egipton, Tunisian...) independentziaren bila.

Lehen Mundu Gerran Erdialdeko Inperioen alde sartu zirenez, galtzaileak izan ziren bukaeran. Gerra denboran, gutxi gorabehera 1,5 milioi armeniar deportatu zituen Turkiako Gobernuak, armeniar genozidioan.[2][3] Sarraski handiak egin zituzten, orobat, inperioko beste kristau gutxiengo batzuen aurka: asiriarren eta otomandar greziarren aurka, alegia.[4][5] Mudrosko armistizioaren ondoren (1918ko urriaren 30a), Aliatuek Otomandar Inperioaren lurrak banatu zituzten, Sèvresko Itunaren bidez.[6] eta turkiar gehiengoa zuen lurraldea Turkia bihurtu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Euskaltzaindia, Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0162.pdf .. Berez, Ate Gorena otomandar gobernua izendatzeko erabiltzen zen, sultanaren jauregian kanpotarrentzat irekita zegoen ate bakarra baitzen, eta, hedaduraz, inperio osoa izendatzeko.
  2. (Ingelesez) «Fact sheet: Armenian genocide», University of Michigan. Eskuratze data: 2011-01-11.
  3. Totten, Samuel, Paul Robert Bartrop, Steven L. Jacobs (eds.) Dictionary of Genocide. Greenwood Publishing Group, 2008, p. 19. ISBN 0-313-34642-9.
  4. Bloxham. p. 150
  5. Levene, M (1998): «Creating a Modern "Zone of Genocide": The Impact of Nation and State Formation on Eastern Anatolia, 1878-1923», Holocaust and genocide studies, 12:3, 393-433.
  6. Kinross, Patrick (1977): The Ottoman Centuries: The Rise and Fall of the Turkish Empire. Morrow. ISBN 0-688-03093-9.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otomandar Inperioa Aldatu lotura Wikidatan