Nizeako Inperioa
|
Nizeako Inperioa |
|||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1204 – 1261
Autokrazia |
|||||||
Latindar Inperioa, Nizeako Inperioa, Trebizondako Inperioa eta Epiroko Despoterria. Mugak ezezagunak dira. |
|||||||
| Hiriburua | Nizea (de iure) Nymphaeum (de facto) |
||||||
| Hizkuntza(k) | Greziera | ||||||
| Erlijioa | Eliza Ortodoxoa | ||||||
|
|||||||
Nizeako Inperioa (grezieraz: Βασιλεία τῶν Ῥωμαίων) estatu greko bizantziarra izan zen, Bizantziar Inperioko aristokraziak 1204. urtean sortutakoa, Konstantinopla Laugarren Gurutzadakoen esku geratu zenean.
Bizantziar Inperioko Teodoro I.a Laskaris enperadoreak Nizeara ihes egin zuen bere jarraitzaile batzuekin, eta han estatu berri bat sortu zuen, Bizantziar Inperio berri bat sortzeko eskaerari erantzunez. Hiriburua Nizea zen. Inperioa Asia Txikiko eta Greziako lurretara zabaldu zen, baita Epiro Despoterrira ere. Berez, inperio- eta erlijio-boterez Bizantziar Inperioaren ondorengo zuzena zenez, eskualdeko bizantziarrak erakarri zituen, ekonomia-, biztanleria- eta kultura-garapen handia lortuz.
1261. urtean Mikel VIII.a Paleologo enperadoreak eta Alexis Estrategopoulos jeneralak Konstantinopla berriz konkistatu zutenean amaitu zen Nizeako Inperioaren aldia, Bizantziar Inperioa berrezarri egin zutelako.
Nizeako Inperioko enperadoreak [aldatu]
Nizeako Inperioko enperadoreak Laskaris dinastiakoak izan ziren:
- Konstantino Laskaris (1204)
- Teodoro I.a Laskaris (1204-1222)
- Joan III.a Ducas Vatatzes (1222-1254)
- Teodoro II.a Laskaris (1254-1258)
- Joan IV.a Ducas Laskaris (1258-1261)
- Mikel VIII.a Paleologo (enperadorekidea, 1259-1261)