Eragindako abortu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eragindako abortuaren legezkotasuna, munduan:      Legezkoa, eskatzea aski.      Legezkoa, arrazoi hauetakoren bat izanez gero: bortxaketa, amaren bizitzarako arriskua, gorputzeko edo buruko osasun arriskua, gizarte eta ekonomia faktoreak, umekiaren akatsak.      Legezkoa, arrazoi hauetakoren bat izanez gero: bortxaketa, amaren bizitzarako arriskua, gorputzeko edo buruko osasun arriskua, umekiaren akatsak.      Legez kanpokoa, salbuespen hauek izan ezik: bortxaketa, amaren bizitzarako arriskua, gorputzeko edo buruko osasun arriskua.      Legez kanpokoa, salbuespen hauek izan ezik: amaren bizitzarako arriskua, gorputzeko edo buruko osasun arriskua.      Legez kanpokoa, salbuespenik gabe.      Eskualde batetik bestera aldatzen da.      Informaziorik ez dugu.

Eragindako abortua[1] edo haurdunaldia borondatez etetea[2] (HBE) legeak onartutako baldintzetan, haurdun dagoen emakumearen berariazko baimenarekin eta abortuak praktikatzen diren zentro eta establezimendu publiko zein pribatu batean mediku baten eskutik egindako abortua da. Lege-baldintzak aldatu egiten dira herrialde batetik bestera.[3]

OMEren kalkuluen arabera, urtean 56 milioi eragindako abortu inguru egiten dituzte munduan,[4] eta horien %45a inguru modu ez-seguruan egiten dituzte.[5] Abortu-tasak gutxi aldatu ziren 2003 eta 2008 artean, eta hori baino lehen, gutxienez bi hamarkadatan behera egin zuten, familia-plangintza eta jaiotza-tasaren kontrola handitu ahala.[6][7] 2008tik aurrera, munduko emakumeen % 40k justifikatu gabeko legezko abortuak egiteko aukera zuen.[8] Abortuak baimentzen dituzten herrialdeek hainbat baldintza dituzte: haurdunaldian abortua zein aurreratuta dagoen edo abortua egiteko arrazoiak zein diren.[8] Sexuaren araberako abortu selektiboak egitea moralaren aurkakoa den arren,[9] 1970-2017 aldian 23,1 milioi neska "jaiotza falta" dela kalkulatu da.[10] Desoreka hori batez ere Txinak eta Indiak eragiten dute.[10]

Historikoki, abortuak belarrez egindako medikamentuez, tresna zorrotzez, masaje sendoez edo beste metodo tradizional batzuez eragin dituzte.[11] Abortuari buruzko legeak eta abortuei buruzko iritzi kultural, filosofiko, legal eta erlijiosoak desberdinak dira mundu osoan. Zenbait lekutan, abortua soilik kasu jakin batzuetan legezkoa da: bortxaketa, fetuarekin arazoak, pobrezia, emakume baten osasunerako arriskua edo intzestua.[12] Leku askotan eztabaida handia dago abortuaren arazo moral, etiko eta legalen inguruan.[13][14]

Legearen arabera baimentzeko argudioen artean, herrialde garatuek haurdunarentzat klandestinitatean baino arrisku txikiagoa ekar dezakeela hobesten dute.[15][16] Metodo modernoek medikamentuak edo kirurgia erabiltzen dituzte abortuak eragintzeko.[17] Batzuen arabera, mifepristona, prostaglandinarekin konbinatuta, haurdunaldiaren lehen eta bigarren hiruhilekoetako kirurgia bezain segurua eta eraginkorra dela dirudi,[17][18] nahiz eta Estatu Batuetako Medikuntza Liburutegi Nazionalak horri buruzko ebidentzia faltaz ohartarazi.[19] Kanadako Aldizkari Obstetrikoaren arabera, segurtasunik gabeko abortuek (kalifikatu gabeko pertsonek, ekipo arriskutsuarekin egindakoak edo instalazio osasungaitzetan egindakoak) 47.000 heriotza eta 5 milioi ospitaleratze eragiten dituzte urtero.[20][21] Osasunaren Mundu Erakundeak emakume guztientzat eskuragarri dauden abortu seguruak eta legalak gomendatzen ditu.[22]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2008]
  2. Euskalterm: [Bioetika Hiztegia] [2016]
  3. Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
  4. Sedgh, Gilda; Bearak, Jonathan; Singh, Susheela; Bankole, Akinrinola; Popinchalk, Anna; Ganatra, Bela; Rossier, Clémentine; Gerdts, Caitlin et al.. (16 de julio de 2016). «Abortion incidence between 1990 and 2014: global, regional, and subregional levels and trends» Lancet (Londres) 388 (10041): 258–267.  doi:10.1016/S0140-6736(16)30380-4. ISSN 1474-547X. PMID 27179755. PMC PMC5498988..
  5. (Ingelesez) «Worldwide, an estimated 25 million unsafe abortions occur each year» World Health Organization.
  6. «"Induced abortion: Incidence and trends worldwide from 1995 to 2008"» The Lancet.
  7. «Legal Abortion Worldwide: Incidence and Recent Trends» International Family Planning Perspectives.
  8. a b (Ingelesez) Culwell, Kelly R.; Vekemans, Marcel; de Silva, Upeka; Hurwitz, Manuelle; Crane, Barbara B.. (2010-7-5). «Critical gaps in universal access to reproductive health: Contraception and prevention of unsafe abortion» International Journal of Gynecology & Obstetrics 110 (Supplement): S13–S16.  doi:10.1016/j.ijgo.2010.04.003. ISSN 0020-7292..
  9. (Gaztelaniaz) «Investigan abortos selectivos en el Reino Unido» El Ibérico 2012-2-15.
  10. a b (Ingelesez) Chao, Fengqing; Gerland, Patrick; Cook, Alex R.; Alkema, Leontine. (2019-5-7). «Systematic assessment of the sex ratio at birth for all countries and estimation of national imbalances and regional reference levels» Proceedings of the National Academy of Sciences 116 (19): 9303–9311.  doi:10.1073/pnas.1812593116. ISSN 0027-8424. PMID 30988199..
  11. «Abortion and medicine: A sociopolitical history» Oxford, United Kingdom: John Wiley & Sons, Ltd..
  12. (Ingelesez) «Developments in Laws on Induced Abortion: 1998–2007» Guttmacher Institute 2008-10-24.
  13. (Ingelesez) Paola, Frederick; Walker, Robert; Nixon, Lois. (2010-3-9). Medical Ethics and Humanities. Jones & Bartlett Learning ISBN 9780763760632..
  14. (Ingelesez) Johnstone, Megan-Jane. (2011-8-17). Bioethics: A Nursing Perspective. Elsevier Health Sciences ISBN 0729578739..
  15. «Unsafe abortion: The preventable pandemic» The Lancet.
  16. Raymond, Elizabeth G.; Grossman, Daniel; Weaver, Mark A.; Toti, Stephanie; Winikoff, Beverly. (2014-11). «Mortality of induced abortion, other outpatient surgical procedures and common activities in the United States» Contraception 90 (5): 476–479.  doi:10.1016/j.contraception.2014.07.012. ISSN 1879-0518. PMID 25152259..
  17. a b Kulier, Regina; Kapp, Nathalie; Gülmezoglu, A. Metin; Hofmeyr, G. Justus; Cheng, Linan; Campana, Aldo. (9 de noviembre de 2011). «Medical methods for first trimester abortion» The Cochrane Database of Systematic Reviews (11): CD002855.  doi:10.1002/14651858.CD002855.pub4. ISSN 1469-493X. PMID 22071804..
  18. Kapp, Nathalie; Whyte, Patti; Tang, Jennifer; Jackson, Emily; Brahmi, Dalia. (2013-9). «A review of evidence for safe abortion care» Contraception 88 (3): 350–363.  doi:10.1016/j.contraception.2012.10.027. ISSN 1879-0518. PMID 23261233..
  19. (Gaztelaniaz) «Mifepristona (Mifeprex): MedlinePlus medicinas» medlineplus.gov.
  20. (Ingelesez) Lohr, Patricia A.; Fjerstad, Mary; DeSilva, Upeka; Lyus, Richard. (2014-1-6). «Abortion» BMJ 348: f7553.  doi:10.1136/bmj.f7553. ISSN 1756-1833..
  21. Shah, Iqbal; Ahman, Elisabeth. (2009-12). «Unsafe abortion: global and regional incidence, trends, consequences, and challenges» Journal of obstetrics and gynaecology Canada: JOGC = Journal d'obstetrique et gynecologie du Canada: JOGC 31 (12): 1149–1158. ISSN 1701-2163. PMID 20085681..
  22. Safe abortion: technical and policy guidance for health systems. Geneva: World Health Organization.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]