Eridu
Wikipedia(e)tik
Koordenatuak: 30°48′57.02″N 45°59′45.85″E / 30.8158389°N 45.9960694°E Eridu[1] (sumerieraz: eriduki; akadieraz: irîtu) Behe Mesopotamiako antzinako hiri sumertarra, Ur hiritik hurbil (gaur egun, Abu Sharain, Irak). Hiri garrantzitsua izan zen historiaurrean (Obeideko zibilizazioa, Obeid Aroa, K. a. 4000-3300). Hemezortzi santutegi ikertu dira dagoeneko. K. a. XX. mende inguruan hustu zuten hiria. 1946-1949 urteetan egin ziren Eriduko indusketa-lanak.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.