Ernst Moritz Arndt
Wikipedia(e)tik
Ernst Moritz Arndt alemaniar poeta eta idazle politikoa izan zen (Schoritz, Rügen uhartea, 1769 - Bonn, 1860). Frantsesen inbasioaren aurrean (1806) ihes egin zuen, lehen Suedian eta gero Ingalaterran babestu zelarik. 1812an Prusiara itzuli zen herrialdea askatzeko gerran esku hartuz, Napoleonen aurka. Bere idazki politiko eta gerra-kantuen bidez (Lieder für Deutschen) herrikideen sentimendu abertzalea piztu zuen. Bonngo unibertsitateko historia-irakaslea izendatu zuten (1818), baina bere ideia liberalengatik erasoak jasan zituen, eta kargua utzi zuen; 1840an berreskuratu zuen, eta 1848an erretiratu zen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.