Bonn

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bonn

 Ipar Renania-Westfalia
Bonn hiriaren ikuspegia.
Bonn hiriaren ikuspegia.
Bonneko bandera

Bonneko armarria

Izen ofiziala Bonn
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Ipar Renania-Westfalia
Kolonia
Alkatea Jürgen Nimptsch (SPD)
Koordenatuak 50°44′2″N 7°5′59″E / 50.73389°N 7.09972°E / 50.73389; 7.09972Koordenatuak: 50°44′2″N 7°5′59″E / 50.73389°N 7.09972°E / 50.73389; 7.09972
Bonn Alemania-n dago
Bonn
Eremua 141,22 km2
Posta kodea 53111–53229
Biztanleria 324,899 bizt.
Dentsitatea 2,3 bizt./km²
Matrikula BN
http://www.bonn.de

Bonn Alemaniako hiria da, Ipar Renania-Westfalia estatuan kokatua. Rhin ibaiaren ertzean, Mendebaldeko Alemaniako hiriburua izan zen 1949tik 1990 arte. Ludwig van Beethoven musika konposatzailearen jaioterria da.

Eduki-taula

Geografia[aldatu]

Rhin ibaiak zeharkatzen du hiria eta mendebaldean Siebengabirge (Zazpi mendi) mendizerra du, mendirik altuena Ölberg (461m) eta ezagunena Drachenfels (321m) direlarik. Bonn Koloniaren eskualdean sarturik dago eta hegoaldean Renania-Palatinatua estatuarekin egiten du muga.

Banaketa administratiboa[aldatu]

Barruti eta auzoak[aldatu]

  • Bad Godesberg: Alt-Godesberg, Friesdorf, Godesberg-Nord, Godesberg-Villenviertel, Heiderhof, Hochkreuz, Lannesdorf, Mehlem, Muffendorf, Pennenfeld, Plittersdorf, Rüngsdorf, Schweinheim
  • Beuel: Beuel-Mitte, Beuel-Ost, Geislar, Hoholz, Holtorf, Holzlar, Küdinghoven, Limperich, Oberkassel, Pützchen/Bechlinghoven, Ramersdorf, Schwarzrheindorf/Vilich-Rheindorf, Vilich, Vilich-Müldorf
  • Bonn: Auerberg, Bonn-Castell (2003ra arte: Bonn-Nord), Bonn-Zentrum, Buschdorf, Dottendorf, Dransdorf, Endenich, Graurheindorf, Gronau, Ippendorf, Kessenich, Nordstadt, Poppelsdorf, Röttgen, Südstadt, Tannenbusch, Ückesdorf, Venusberg, Weststadt
  • Hardtberg: Brüser Berg, Duisdorf, Hardthöhe, Lengsdorf, Lessenich/Meßdorf

Historia[aldatu]

Sorrera[aldatu]

Jakina da k.a. 10 urtean erromatarrek Rhin ibaia gurutzatzeko zubia egin zutena Bonna izeneko lekuan. Badirudi aurretik zeltak egon zirela, izan ere zelteraz "bonna" hitzak "hiria" esan nahi baitu. Teutoburgoko oihaneko gudua galduta, gotorlekua eraiki zuten germaniarrekiko muga zaintzeko. 7000 legionario hartzen zituen. Orduko Castra Bonnensia da oraingo hiriaren jatorria.

Erdi Aroa[aldatu]

Karolingiar Inperioa hiri erligioso bihurtu zuen. Bonnburg gotorlekuaren hegoaldera hiria zabalduz joan zen eta XI eta XIII mendeen artean Bonn Münster basilika eraiki zen. 1597tik 1794rarte Koloniako Artzapezpiku Hautatzailearen egoitza Bonn-en egon zen. Garai hartan hainbat eraikin barroko sortu ziren, hala nola, unibertsitatea, udaletxe zaharra eta Poppelsdorf jauregia. Napoleonek 1794ean hiria setiatu eta bereganatu zuen. 1815ean Napoleonen porrotaren ondoren Bonn Prusiaren esku gelditu zen. XIX mendean garrantzi gutxiko hiri txiki lasaia izan zen Bonn, Alexander von Humboldtek munduko zortzigarren miraria zela zioen.

Mundu Gerrak[aldatu]

Lehen Mundu Gerra bukatu eta 1926 arte hiria hainbat tropa atzerritarrek okupatua egon zen, hasieran kanadiarren esku, ondoren britainiarren esku eta azkenik frantsesak ere egon ziren bertan. Bigarren Mundu Gerran naziek 1000 judu akatu eta 8000 deportatu zituzten kontzentrazio-esparrutara. 1945ean Estatu Batuarrek hartu zuten hiria eta ondoren briatiniarren okupazio eremuan gelditu zen.

Hiriburu garaia[aldatu]

Berlin erabat suntsituta egonik Bonn Mendebaldeko Alemaniako hiriburu bihurtzea erabaki zuen, beste hautagaia zen Frankfurten kaltetan.Honen ondorioz Alemania eta atzerriko hainbat instituzioren egoitza da. Adibide gisa aipatu Nazio Batuen 17 instituzio bertan daudela.

1990ean Alemania bateratzean berriz ere Berlin hiriburu bihurtu bazen ere, 1999arte gobernuak Bonnen egoten jarraitu zuen.

Ondasun nabarmenak[aldatu]

Ludwig van Beethoven jaio zen etxea
  • Bonn Münster basilika: XI eta XIII mendeen artean eraikitako eliza katolikoa da. Estilo erromanikoan eraikita dago.
  • Beethovenen etxea (Beethoven-Haus): Ludwig van Beethovenen jaiotetxea da eta museo bat dago bertan.
  • Udaletxe zaharra (Altes Rathaus): 1737ko eraikin barrokoa.
  • Koloniako Hautatzailearen gaztelua (Kurfürstliches Schloss): 1705ean Koloniako Artzapezpiku Hautatzailearen egoitza izateko eraikitako gaztelua da. Lorategi zabalak ditu. gaur egun Unibertsitatearen parte da.
  • Poppelsdorf jauregia (Poppelsdorf Schloss): Koloniako Apezpikuaren beste eraikin bat. Hau ere unibertsitatearen parte da orain.
  • Godesburg gotorlekuaren aztarnak

Ekonomia[aldatu]

Deutsche Telekom Alemaniako telekomunikazio enpresa handiaren egoitza Bonnen dago.

Hiri senidetuak[aldatu]

Bonn ondorengo hiriekin senidetuta dago:[1]

Hiritar ezagunak[aldatu]

Erreferentziak[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Bonn