Ernst Reuter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marklar2007 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:56, 31 urtarrila 2014
Ernst Reuter, Alemaniako Errepublika Federaleko seilu batean (1954)

Ernst Reuter (Apenrade, egun Danimarka, 1889 - Berlin, Alemania, 1953) alemaniar politikaria izan zen.

Biografia

Alderdi Sozialdemokratako kide egin zen 1912an, eta 1916an, Lehen Mundu Gerraren garaian, preso hartu zuten Errusian. 1918an, boltxebikeentzat lan egin zuen Volga aldeko alemaniar taldean. Alemaniara itzuli eta Berlingo Alderdi Komunistako idazkari izateko proposatu zuten 1922an, baina Alderdi Sozialdemokratako kide egin zen, komunistengandik urrundurik.

1932an, Reichstageko diputatu aukeratu zuten. 1933an, preso hartu zuten; 1935ean, Ingalaterrara joan zen, aske geratu ondoren. 1939an, Turkiara joan eta Ankarako Unibertsitateko irakasle izan zen 1945 arte. 1946an, Berlinera joan eta, Alderdi Sozialdemokrata antolatu ondoren, alkate izendatu zuten 1947an. Sobietarrek ez zuten onartu, eta alkatetzan, 1948an Berlingo hiria bitan banatu zen arte baizik, ez zuen iraun. Mendebaldeko Alemaniako buruzagi sozialdemokrata nagusietako bat izan zen Bigarren Mundu Gerraren ondoren.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Reuter Aldatu lotura Wikidatan