Errege-kobra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Errege-kobra
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Reptilia
Ordena: Squamata
Azpiordena: Serpentes
Familia: Elapidae
Generoa: Ophiophagus
Espeziea: O. hannah
Cantor, 1836
Hedapen mapa
Sinonimoak

Genero mailan:

  • Dendroaspis Schlegel, 1837
  • Hamadryas Cantor, 1838 (non Hübner, 1804)
  • Naja Elliott, 1840

Errege-kobra (Ophiophagus hannah) Elapidae familiako suge bat da. Suge pozoitsurik handiena da; 5 metroko luzera har dezake. Batez ere, sugeak jaten ditu: Ophiophagus genero-izenak "suge-jale" esan nahi du. Asiako hego-ekialdean bizi da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolorez, arrea edo oliba-kolorekoa izan ohi da, eta, batzuetan, horixka. Sabelaldean gune argiak izaten ditu, eta buruko ezkaten ertza beltza da. Batez beste, 3,5 eta 4 m bitarteko luzera du. Pisuari dagokionez, 4,5 m inguruko espezimen batek 12 kg inguru pisatzen du. Oso erasokorra izaten da xaxatuz gero, baina, bestela, gizakiarengandik ihes egiten du.

Suge-espezie bakarra da habia egiten duena arrautzak erruteko. Isatsarekin adaxkak eta belarrak bilduz osatzen du habia.

Gainerako elapidoek bezala, errege-kobrak letagin ildodunak ditu, eta pozoi neurotoxiko ahaltsua du.

Garezurra diapsidoa da; lehen ornoa kondilo okzipital bakar batez giltzatzen da, eta horrek mugikortasun handia ematen dio. Beheko barailaren bi erdien lotunea oso malgua da, eta, horri esker, buruaren ohiko lodiera baino handiagoak diren harrapakinak irents ditzake.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Errege-kobra Aldatu lotura Wikidatan