Errege kuria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Errege kuria (latinez: curia regis) Erdi Aroko erregeen, eta batez ere kapetoen (Frantzia) inguruan, haren ahaideek eta nobleziak osatzen zuten gortea izan zen. Aholku ematea zuen eginkizuna. XIII. mendetik aurrera ordea, finantza eta epaiketa arazoetako taldeak erakunde burujabe bihurtu ziren. Asturias-Leon eta Gaztelako erregeek ere bazuten antzeko erakunde bat. Kuriaren bitartez hartzen zuten parte handizkiek erresumako arazoetan.

Ingalaterrako erregeek ere antzeko erakunde bat izan zuten, anglosaxoien witenagemot ordezkatu zuena. Denboraren poderioz, hazi eta zatituz joan zen, Ingalaterrako Parlamentua sortu arte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.